JOSEBA AGIRREAZKUENAGA: Zer aldatu zen Euskal Herrian 1876an, foruak indargabetzeko legea indarrean jarri zenean?

  • 2026, Azaroak 30, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

GAIA

XIX. mendean, Espainiako gobernuek Hego Euskal Herriko lau eskualdeetako Batzar Nagusiak eta Eusko Foru Gobernua eta Nafarroako Erresuma desegin zituzten; horretarako, Espainiako Parlamentuak, Foruak Berresteko Legea (1839), Foruak Eraldatzeko Legea (1841) eta Foruen Abolizio Legea (1876) prestatu, onartu eta agindu zituzten.

2026an 150 urte betetzen dira, hain zuzen, 1876ko abolizio-legetik. Baina zer ziren zehazki foruetan oinarrituta zeuden Gobernuak eta aginteak? Eta zer aldatu zen Euskal Herrian 1876an, foruak indargabetu zirenean? Zelan erantzun zuten herri- ordezkariek? Galdera horiei erantzungo die Joseba Agirreazkuenaga historialariak, lau hamarkadatan egin dituen ikerketan oinarriturik.

HIZLARIA

Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (Bilbo, 1953).

Historia Garaikidean Katedradun emeritoa da Euskal Herriko Unibertsitatean.  Euskal Herriaren historian, besteak beste, Antzinako Erregimenaren krisia, foruak eta autogobernu politikoa, kontzertu ekonomikoa eta foru-ogasunak aztertu ditu; ildo horretan kokatzen da, adibidez, Euskal herritarren burujabetza: Euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz (1793-1919). Foruen bidezko erakundetzetik Autonomia Estatutura liburua (Irun, Alberdania, 2012). Biografiak eta hiztegi biografikoak izan dira bere beste ikerketa-ildo garrantzitsu bat, askotan ordezkaritza-batzarrekin lotuta; ildo horretan, International Commission of the History of Representative and Parliamentary Institutions nazioarteko elkarteko presidentea izan zen eta orain ere ohorezko presidente da.

2019an Euskadi Ikerkuntza Saria jaso zuen, eta sari hori emateko arrazoien artean bereziki azpimarratu ziren bere produkzio zientifiko emankorra (zati handi bat euskaraz), bere ikerketa-ildoei jarraitzen dieten taldeak sortzeko gaitasuna, eta ezagutza euskal gizarteari transferitzeko ahalegina.

Erretiroa hartu ondoren, besteak beste, Ituna Institutuan jarraitzen du ekinean, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegian.

Ekitaldiaren xehetasunak