
- 2026ko URTARRILAK 12, astelehena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
HITZALDIAren laburpena
Ipuinek haurrekin elkarrizketa emozionala errazten dute. “Betiko ipuinek” munduaren eta bizitzaren lehen azalpenak eskaintzen dituzte, oso modu xumean, adinez adin gertatzen den garapen psikologikoan lagunduz. Euskal Herrian ipuin ugari ditugu, Neolitikotik gaurdaino datorkigun munduaren ikuspegi sinbolikoa eta gure kulturaren oinarriak belaunaldiz belaunaldi ekarri dizkigutenak.
HIZLARIA
Juan Kruz IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an.
Zenbait urtetan lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izan da, Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean.
Idazle oparoa da; haur eta gazteentzat idatzi du batez ere, baina baita helduentzat ere, hala poesian nola prosan, berrehundik gora liburu; horietako asko beste hizkuntza batzuetara itzulirik ere argitaratu dira (katalanez, galegoz, gaztelaniaz, eslovenieraz, errumanieraz, asturieraz, ingelesez…).
Haur literaturaren eta helduen literaturaren azterketa zenbait egin ditu, batik bat poesiaren eta tradizioko literaturaren arloan: arlo horretan aipatu beharrekoak dira Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (1993), edo Euskal Herrietako Ipuinak bilduma (2017).
Sari garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1999an), Espainiako Kritika Saria (1994an eta 2003an), Hobekien Argitaratutako Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala (2013an), Espainiako Haur Literatura Saria (2018an)…
