KANTU TAILERRA

Kantua da herri baten pentsaeraren ispilu, munduari begiratzeko modu bat. Kantuz ematen ditugu bizitzako egoera guztiak, penak zein pozak, amodioak zein desamodioak… Kantatzen diogu jaiotzari zein heriotzari, egunari eta gauari… Euskaraz kantatzen dugu eta horrek sentitzeko eta pentsatzeko modu bat eraikitzen du; geurea, geure herriarena.

Kantu saioetara gerturatzen denak hauxe jasoko du:

  • Gure kantu eta kontuez gozatzeko hitzordu atsegina.
  • Abestien arteko loturak eta antzekotasunak ikusteko azalpenak.
  • Herri kantuetan agertzen diren gai eta zeharkako mezuak interpretatzeko baliabideak.

… eta zelan ez, elkarrekin kantuz gozatu!

METODOLOGIA:

– Egunero pare bat kantu landuko dira, Ipar zein Hego Euskal Herrikoak eta sorkuntza berriak zein tradiziokoak. Behin kantua aurkeztuta eta haren berezitasunak ulertuta, kantuak berak erakutsiko du zer landu kasuan kasuan: Hiztegia, euskalkia, egilea, kantuaren garai historikoa eta sasoiko ohiturak, sinbologia… Lanketa horiek guztiak modu arin eta dinamikoan egingo dira.

– Kantuaren nondik norakoak ezagutu ondoren, elkarrekin kantatzeari ekingo zaio.

– Taldeak berak jarriko du erritmoa, eta horren arabera joango gara aurrera egiten; ondo pasatzea da helburua.

IRAKASLEA: Itsaso Arrieta

Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialista eta euskal kanten irakaslea da. Eskoletako  hezitzaileen irakaslea izan da urte askoan. Horrezaz gain, haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da eta zenbait argitalpenen arduraduna eta aholkularia izan da. Azken urteetan, kanta tradizionalen ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartzen du.

PARTEHARTZAILE KOPURUA: 44 lagun, 2 taldetan banatuta.

NORENTZAT: Kantatzea gustuko duenarentzat

IRAUPENA: 3 saio, ordu eta hogei minutukoak

EGUTEGIA:

  • Otsailak 6, 13 eta 20 (lehen taldea)
  • Otsailak 6, 20 eta Martxoak 6 (bigarren taldea)

ORDUTEGIA:

  • 10:00 – 11:20 (lehen taldea)
  • 11:30 – 12:50 (bigarren taldea)

LEKUA: Arrasate (Kulturate)

MATRIKULA: 15 €  (Ez-bazkideak 20 €)

ORDAINKETA: Goienagusiren k/k-ean:

  • Laboral Kutxa:ES17 3035 0001 5100 1012 0969
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

IZEN EMATEA: Urtarrilaren 8-tik 15-era bitartean

——————————————-

KANTATZEN DUEN HERRIA GARA

Ekitaldiaren xehetasunak