
- 2025eko MARTXOAK 13, osteguna
Oraingoan Oiartzun eta Pasai Donibaneko lurrak bisitatuko ditugu.
Gure lehenengo bisitaldia ZINEALDEAra izango da:
Oiartzungo eraikin interesgarri honek ikus-entzunezko ekoizleei hainbat espazio eta zerbitzu eskaintzen dizkio. Grabazio-espazio intelegentea, erabat intsonorizatua; 2 plato: Bat 1.800 m² baino gehiago duena, Espainiako iparraldeko eta Frantziako hegoaldeko platorik handienetakoa da. Bigarrena 820m²-koa Gainera, 150m² eta 200m² bi estudio ditu, horietan publizitate-spotak, moda, bideoklipak, telebista-programak eta abar egin daitezke. Laburtuz . filmak ekoizteko behar den guztia omen dauka. Hemen pelikula askotako eszenak filmatu dira, hala nola, Patria, Hilargi guztiak, Hilkanpaiak, Agur Etxebeste, La trinchera infinita, El internado,…
Bukaeran bertako tabernan hamarretakoa egingo dugu.
Autobusa hartuta ARDITURRIko meategira abiatuko gara. Autobus aparkalekutik, 5 minutu oinez egin ondoren meatzeko ahoan egongo gara.
Arditurriko meatzean 2.500 urte ingurutik, zilarra, burdina, beruna, zinka, fluorita eta blenda ustiatu dira ia etenik gabe Aiako Harrien bihotzean. Munduan diren erromatar meatze-galeria bakanetakoak dira. Goiko galeria bisitatuko dugu, 180 metroko ibilbidean meatzuloaren morfologia eta dimentsioa ezagutuko ditugu. Gainera, argiek meatzuloko hainbat sekretu erakutsiko dizkigute: materiala kargatzeko tokiak, putzuak, mineralen betak edo lakuek osatutako paisaia harrigarria, besteak beste. Arditurriko meatzeen bihotzera egindako bisita denboran zehar egindako bidaia bat bezala ulertzen da, eta bertan, burua, zentzumenak eta emozioak elkartzen dira. Argiztapenak eta soinuak oso paper garrantzitsua jokatzen dute, galeriaren barruan giro magikoa sortzeko aukera ematen baitute, bisitaria meatze horien historiako garai ezberdinetara eramateko.
Galeriara egindako bisita esperientzia ahaztezina da, zalantzarik gabe Meatzuloan barrena sartu aurretik lehen kontaktu bat izango dugu lokuzio bati esker, non narratzaile batek (Thalacker ingeniari alemaniarraren ahotsaren simulazioa eginez) meategien historiari errepasoa egiten dio.
Hemendik PASAI DONIBANEra joango gara bazkaltzera, Ontziola izeneko jantokira. Bazkal ondoren hartuko dugu itsasontzia Pasai San Pedrora pasatzeko.

Ontziola Jatetxea
XEHETASUNAK
- Eguna: 2025ko Martxoaren 13a, osteguna
- Prezioa: 47€
- Izena emateko egunak: Otsailak 26tik martxoaren 3ra
- Irteera ordaintzeko:
- Transferentziaz kontu hauetako batean:
- Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
- OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
- Transferentziaz kontu hauetako batean:
- Bisita gidatuen hizkuntza: Euskaraz eta Gazteleraz.
AUTOBUSAREN ORDUTEGIA
- 07:40 Eskoriatza Akeita
- 07:50 Aretxabaleta Azbe
- 08:00 Arrasate Udaltzaingoa
- 08:10 San Prudentzio
- 08:20 Bergara Bus geltokia
EGITARAUA
- ZINEALDIA: 9:30
- ARDITURRI: 12:00
- BAZKARIA: 14:15
- ITSASONTZIA: 17:00
- ETXERUNTZ: 18:30
