
- 2025-eko EKAINAK 17, martitzena
Sartu bainujantzia eta toalla motxilan eta bagoaz mendira!! Bai. Esango genuke Goienagusin antolatu ditugun irteeretatik, ikasturteko azkenengo hauxe dala mendi kutsu gutxien duena. Baina horrek ez du esan nahi ederra izango ez denik. Ezta gutxiagorik ere!
Oraingoan, Iparraldeko kostaldea ezagutuko dugu. Ibilbide osoan izango ditugu mendi aldera bista ederrak: Jaizkibel, Aiako ‘Hagina’ (barkatuko diguzue hitz jokoa, baina hemendik Aiaiko Harriak hagin eder baten forma du), Larrun omnipresentea. Eta urrutixeago, Atxuria, Gorramendi, Iparla, Artzamendi, Alkazuri, ... Baina benetan gehien harrituko gaituena kostaldeko paisaiak izango dira: hondartzak, itsalabarrak, itsasoa, ….
Ibilbidea nahiko urbanoa da. Kostaldetik doan GR bidea jarraituz (marka zuri eta gorriak jarraituko ditufu). Eta herrien barnealdetik igarotzean, haien etxe dotoreak, euskal estilokoak, ikusi ditzakegu, egurrezko fatxada koloretsuekin.
Ibilbideak 12 km-ko luzera du eta 200 metro inguruko desnibel metatua. Ez da berez ibilbide zaila eta ez du malda askorik, baina baditu eskailera zati batzuk. Erraz jartzen eta kentzen dira.

Bidarte
Bidarteko Udaletxeko Plaza animatuan hasiko dugu bisita, eta kostaldeko bidetik jarraituz, surflariengatik famatua den Urubia hondartza zeharkatu ondoren, Getariako (Ghetary) portu xarmangarrira iritsiko gara, eta han hamarretakoa egingo dugu. Hemendik, kanping ugari dauden Akotz auzoa zeharkatuz, Donibane Lohitzune paregaberaino ibiliko gara, hona itsas-pasealekuaren iparraldetik sartuz, badiaren ikuspegi ederrak kontenplatu ahal izango ditugularik. Hemen, Donibanen, hondartzaz edo kaleez gozatzeko aukera bikaina izango dugu, ondoko Ziburu herrira bazkaltzera joan aurretik.
Baina oraingoan ez gara jatetxe batera joango, Elkarte gastronomiko batetara baizik. Izan ere, bere kideen eta Goienagusiko txantxikuar lagunen adeitasunari esker, Ziburuko BALTSAN Elkartean, Donibanetik kilometro batera, egingo dugu lagunarteko bazkari-legea.
Hala ere, ez da janari zerbitzurik izango Elkartean, beraz, ‘mendizale’ bakoitzak bere janaria ekarri beharko du bertara. Hori bai, Goienagusik edaria, postrea (gazta eta irasagarra + euskal tarta) eta kafea eskainiko du guztiontzat.
Bazkal ostean, elkartean bertan autobusa hartu eta etxera itzuliko gara.

XEHETASUNAK
– Ibilbidea: LAPURDIKO KOSTA: Bidartetik Donibane Lohitzunera, Getariatik pasata. (12 km, 200 mt, 3 ordu eta erdi)
– Tracka: https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/gn-iparralde-213436056
– Hamarretakoa: norberak eroandakoa, ibilaldiaren erdi inguruan edo.
– Bazkaria: norberak eroandakoa, ibilaldia amaitu eta gero, Ziburuko ‘Baltsan’ elkartean egingo dugu (Donibane Lohitzunetik kilometro batera).
– Gehienezko kopurua: 60 lagun.
– Bidaia: Autobusez.
– Autobusaren ordutegia:
- 07:45 – Eskoriatza
- 07:50 – Aretxabaleta
- 08:00 – Arrasate
- 08:05 – San Prudentzio
- 08:10 – Bergara
– Izena emateko egunak: Ekainaren 9tik 15-era bitartean.
– Prezioa: Bazkideak 12 €; Ez-bazkideak 17 €
– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
