
- Noiz: 2023, EKAINAK 15, osteguna
- Luzera: 14 km
- Iraupena: 4 ordu inguru
- Zailtasuna: Erreza
- Desnibela: 120 m.
- Joan etorria: Autobusez
- Bazkaria: Lekeitioko EGAÑA jatetxean.
- Izena emateko azken eguna: Ekainak 11, igandea
- Prezioa: 30 €/pertsonako (Autobusa + bazkaria)
- Ordainketa: Transferentzia bitartez, ES57 3035 0001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korrontera
- Transferentziaren kontzeptu bezala “Izena – LEKEITIO” jarri beharko da.
- Behin ordainduz gero, ez da itzulketarik izango.
- Bazkideekin batera, nahi izanez gero, etxeko edo lagun diren beste batzuk etor daitezke.
LEA IBILBIDEA
Oraingo honetan historia luzea duen leku batetik txango erraz bat egiteko plana proposatzen dizuegu: Lea ibaiaren zidorra jarraitzea kostalderako bidean.
Ibaia Oizen magalean jaio eta bidexka Munitibarren hasten bada ere, Aulestian hastea da gure proposamena. Handik helmugara 14 kilometroko bidea izango dugu, Lekeitioko Lea ibaiaren bokalea, eta bertara zailtasun handirik gabe iritsiko gara, burdinolaz, dorretxez eta marea-errota batez inguratutako paisaia gozatuz,
Kantauri itsasoarekin bat egiten duten leku pribilegiatuan agurtuko ditugu Leako urak: Isuntza eta Karraspio hondartzen artean.
LEKEITIO
Eta behin Lekeitiora helduta, eguerdiko otordua baino lehen, astia izango dugu herriko kale-bazter politak bisitatzeko eta hondartza-portu inguruetatik pasiatzeko (akaso, baita, han-hemen mokadutxo bat janaz eta tragoxkaren bat eginez …).
Gero, arratsaldeko 15:00-etan, EGAÑA Jatetxean bilduko gara elkar-giroan bazkari goxo bat dastatzeko.
AUTOBUSAREN ORDUTEGIA
- 07:50 – Eskoriatza
- 07:55 – Aretxabaleta
- 08:00 – Arrasate
- 08:05 – San Prudentzio
- 08:15 – Bergara