
- 2025eko Otsailak 19, eguaztena
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
HITZALDIA
Kontsumitzaileak, ezagutzen ditugu gure eskubideak?
Kontsumoa, gure eguneroko bizitzaren funtsezko oinarri da. Horregatik, kontsumitzaile izanik guztiok, ezinbestekoa zaigu gure eskubideen ezagutza jakina izatea. Honenbestez, kontsumo justu eta jasangarri baten alde egiteko, gure eskubideen azterketa egingo dugu, besteak beste, banka, bidai, oinarrizko hornidura eta online erosketa arloetan.
AZTERTUKO DIREN GAIAK
Banka:
- Mailegu gastuak
- Zoru klausula
- IRPHa
- Abusuzkoa beste hainbat klausula
Bidaiak:
- Hegazkin bidaiak
- Bidai konbinatuak
- Ostatua
Oinarrizko hornidurak:
- Argia eta gasa
- Telefonia eta Internet
Online erosketak:
- Atzera egiteko eskubidea
- Iruzurrak eta zer egin hauen aurrean
5. Beste batzuk.
HIZLARIA
LEIRE ALBERDI (Tolosa, 1994)
EKA/ACUV Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko abokatua da.
Zuzenbidean graduatu zen EHUn eta Zientzia Politikoetan UNIRen. Abokatutza masterra bukaturik, Bruselasen, Europako eta Nazioarteko zuzenbidean espezializatu zen. Ondoren, Londresera ere egin zuen salto, inbertsio eta arbitraje munduan murgilduz.
Gaur egun, kontsumo arloan aditua izanik, elkartean dihardu lanean, baita Euskadi Irratian kolaboratzen ere, “Goiz Kronika” saioan.
Era berean, zigor eta zuzenbide zibila ere lantzen ditu bere Tolosako bulegoan.
