
- 2026ko Abenduak 2, eguaztena
- 10:00
- BERGARA – Seminarixoa
GAIA
Euskadi Irratia edo Radio Euzkadi emisora klandestinoaren historia jorratuko da hitzaldi honetan. Frankismo garaian aritutako irrati honen bilakaerak ondo baino hobeto erakusten du euskal erbestearen historia. Euskadi Irratiak bi garai nagusi izan zituen, testuinguru historikoak markatutako bi garai: bata Iparraldekoa, 1946tik 1954ra doana, eta bestea Venezuelakoa, 1965tik 1977ra arte luzatzen dena. Testuinguru historiko ezberdinak azaltzeaz gain, irratiak garai horietan izandako ezaugarriak eta gorabeherak ezagutuko ditugu. Aurretik, sarrera gisa, “lehenengo” Euzkadi Irrati bat ere izan zela azalduko da.
HIZLARIA
Leyre Arrieta Alberdi
Historia Garaikidean doktorea. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da. Komunikazioko eta Nazioarteko Harremanak Graduetan aritzen da Egungo Mundua eta Pentsaera Politikoaren Historia bezalako ikasgaiak irakasten.
Irakastea maite du.
Bere ikerketetan, euskal abertzaletasuna, euskal erbestea, europartasuna eta komunikabideen historia jorratzen ditu. Makina bat liburu eta artikulu idatzi ditu. Azpimarragarrienak Estación Europa. La política europeísta del PNV en el exilio (1945- 1977) (2007), La historia de Radio Euskadi (2015), La Causa del Pueblo Vasco de F. J. Landaburu-ren edizioa (2017), eta Al servicio de la causa vasca. Biografía de F. J. Landaburu (1907-1963) (2021). Unibertsitateen arteko ikerketa proiektuetan parte hartzen du eta hamaika nazioarteko kongresutan egon da. Halaber, hainbat argitalpen-kontseilutako kidea da. 2025ean iker-egonaldi bat egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean.
