LUR GARDEN Bisita

  • Eguna: 2025eko maiatzaren 9a, ostirala
  • Non: Lur Garden. Oiartzun
  • Prezioa:
    • Bazkideak: 30 €
    • Ez bazkideak: 33 €
  • Izena emateko egunak: Apirilaren 28tik maiatzaren 4ra
  • Irteera ordaintzeko:
    • Transferentziaz kontu hauetako batean:
      • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
      • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
    • OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
  • Bisita gidatuen hizkuntza: Euskara
  • Gehienezko kopurua: 40-50 pertsona

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

  • Eskoriatza- Akeita 08:45
  • Aretxabaleta- Azbe 08:50
  • Arrasate-Udaltzaingoa 09:00
  • San Prudentzio 09:10
  • Bergara-Bus geltokia 09:15
  • Iturriotzera heldu 10:00 
  • Itzulera 17:00

EGITARAUA

    • 10:00 Iturriotzetik hasita oinez pasiua
    • 10:30 Lur Garden bisita
    • 13:30 Iturriotzera bueltatu
    • 14:30 Bazkaria: TOLARE jatetxean (menua)

LUR GARDEN

 Lur Garden lorategien lorategia da, bisitarientzako irekia dagoena. Oiartzungo haran txiki batean kokatua, eta bertako magiak esperientzia paregabea bermatzen duena.

Dagoeneko 10 urte dira lorategia eraikitzen hasi zenetik, eta horrek esan nahi du lorategia osatzen duten 16 lorategi tematikoetan espresio maximoa ahalbidetzen duen landare-heldutasunaz hitz egin dezaketela.

Sarrerako garoak, lorategi gorria, ispilu lorategia eta lorategi horia, estrabagantzi lorategia, hosto handiko beste bat, hezeguneak, belardia, lorategi jurasikoa, goroldioen eremua, hortentsien lorategia, kalabaza tunela, eta lorategi txuria.

Lorategia arrautza formako egitura batean inspiratuta dago, eta bailara batean errespetuz txertatuta.

Baso periferikoek eskaintzen dieten paisaiaz baliatzen dira, eta beste lorategi batzuek ez bezala, Lur garden ez da eraikin baten hedadura gisa ulertzen, baizik eta paisaian halako eskuzabaltasunez txertatutako lorategi bat.

Gogoz partekatu nahi dute Lur Garden esperientzia bakar hau, beraiek bezala edertasunarekiko mendekotasuna duten pertsona guztiekin.

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2025 - 05 - 09 10:00
  • Kategoria