MAITE ARISTEGI / JULEN ABASOLO: Euskal Herriko lehen sektorea kinka larrian

  • 2023ko Apirilak 17, astelehena
  • Goizeko 10:00 etan
  • Arrasateko Kulturaten

Solasaldia: “LEHEN SEKTOREA KINKA LARRIAN”

Euskal Herriko lehen sektorea, esaten da, hilzorian dagoela. Desager daitekeela. Eta ez da berriketa. Duela ez asko arte, sektore primarioa zen euskal ekonomiaren oinarria. Sektore horrek jarduera nagusi hauek biltzen zituen: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza. XX. mendearen erdian, sektore primarioa gailen zen Euskal Herriko barrualdeko lau probintzietan. 1950ean, Nafarroa garaiko landunen %55ak ziharduen sektore horretan; Araban, berriz, %43 inguruak. Are Euskal Herriko probintzia industrializatuenean, hots, Bizkaian, landunen %19a aritzen zen laborantzan. Duela mende erdi ere ez dela, bada, nekazaritza oso kontuan hartzeko sektorea zen Euskal Herrian. Gaur egungo Euskal Herrian, ordea, oso lagun gutxi aritzen dira sektore horretan eta dabiltzanek ez dute etorkizun duin bat ziurtatuta.

Egoera hori abiapuntu hartuta, bada, Euskal Herrian lehen sektoreak, bereziki nekazaritzak eta abeltzaintzak, gaur egun bizi duen kinka larria izango dugu mintzagai solasaldi honetan, puntu hauek aztertuz:

  • Zergatik euskal lehen sektorearen etengabeko gainbehera?
  • Zeintzuk dira, gaur egun, nekazaritza eta abeltzaintza arloek Euskal Herrian dituzten arazo nagusiak?
  • Zer egin liteke, edo egin behar litzateke, egoera hobetu eta sektorea bizkortzeko?

Solaskideak:

MAITE ARISTEGI (Bergara). Baserritarra. EHNE Euskal Herriko Nekazarien Sindikatuko idazkari nagusia izandakoa. 2011 eta 2015 bitartean Madrilgo Kongresuko kide, Amaiur Koalizioan.

JULEN ABASOLO (Aretxabaleta). Baserritar eta abeltzaina. Behizain Eskolaren sustatzailea.

Moderatzailea:


PELLO GARAI
(Arrasate). Baserritarra. Arrasateko Udaleko landagune arloko teknikaria.


Ekitaldiaren xehetasunak