
- Data: irailak 17, asteazkena
- Lekua: Arriaga Antzokia, Bilbo
- Ordua: 19:30
- Iraupena: 2h 20′ inguru
- Hizkuntza: Gazteleraz
- Joan-etorria: autobusez
- Gehienezko kopurua: 55 pertsona
- Prezioa (autobusa barne):
- Bazkideak: 50 €
- Ez bazkideak: 55 €
- Izena emateko epea:
- Bidaltze eguna: irailak 1
- Azken eguna: irailak 14
- Ordainketa transferentzia bitartez, Goienagusiko k/k-ra (edozein):
- Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
- OHARRA: Transferentziak izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.
Ibilbidea eta ordutegiak:
- Eskoriatza – Akeita 15:30
- Aretxabaleta – Azbe – Eroski 15:35
- Arrasate – Udaltzaingoaren parean 15:45
- San Prudentzio – Bus geltokia 15:50
- Bergara – Bus geltokia 16:00
- OHARRA: Aurrekotan ez bezala, Bilbon arratsalde pasa erabaki dute antolatzaileek
- 22:00 Itzulera
AURKEZPENA
GOIENAGUSIko ikasturte berria ezin alaiago hasiko dugu aurten. ‘Mamma mia’ musikal ezaguna ikusiz. Denok ezagutzen dugu abestia, ia denok ikusiko genuen pelikula. Orain, musikala dator Arriaga antzokira. Sekulako jaia: ezingo duzu saihestu ABBAren abestien erritmoan kantatzea, dantzatzea eta hunkitzea.
SINOPSIA: Donna ama ezkongabe eta independente bat da, zeinak hotel txiki bat baitu Greziako uharte idiliko batean. Bakarrik hezi du bere alaba Sophie, zeina laster ezkontzekoa baita. Inork jakin gabe, Sophiek amaren egunerokoa irakurtzen du eta hiru maitalerekin topo egiten du: hiru aita posible! Ziurgabetasun horrekin amaitzeko, hiruak ezkontzara gonbidatzea erabaki du. Kaosa bermatuta dago Donnaren aspaldiko lagun onenak agertzen direnean. Berriz elkartzen direnean, bai barrea, bai zirrara eragingo digute, maila berean.
Oholtza gainean, Donnak, Taniak, Rossiek, Sophiek, Skyk, “hiru aita posibleek” eta antzeztaldeko 27 kideek musikal batean inoiz azaldu den istorio dibertigarriena eta maitagarriena kontatuko digute.
Orain, Mamma Mia!ren produkzio berri honi esker, Bilbo Greziako uharte idilikora joango da berriro ere, urteko ezkontzara joateko, pertsonaiekin maitemintzeko eta euren energia positiboarekin kutsatzeko. Uda honetan, Arriaga Antzokia festa zoragarri baten epizentro bihurtuko da.
