
- 2026ko APIRILAK 27, astelehena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
HITZALDIAREN LABURPENA
Hitzaldiak Bigarren Errepublikatik Trantsiziora emakumeen ibilbidearen errepasoa egiten du.
Errepublikan lortutako eskubideak kokatu ostean, gerrak eta diktadurak emakumeengan izandako ondorioetan sakonduko da: emakumeen kontrako errepresioa, gatazkan izan zuten papera, frankismoak emakumeen eguneroko bizitzan izandako eragina (hezkuntza, familia, lana…) eta ezarritako eredu morala besteak beste. Azkenik, eskubideen berreskurapena eta prozesu horretan egondako erresistentziak azalduko dira.
HIZLARIA
Maria Laespada Lazpita (Bilbo, 2000).
– Historian graduatua EHUn 2022an.
– 2022tik Aranzadi Zientzia Elkarteko historialaria. Ikerketa ugaritan parte hartu du gerra, frankismo eta trantsizioko garaietakoak eta gai ugarietakoak (emakumeen aurkako errepresioa, tokiko ikerketak, errepresio ekonomikoa, emakume kartzelak…).
– Naiz irratiko Oroimenaren Geltokia saioaren gidaria da.
– Argitalpenen artean azpimarratzekoak dira:
· 2025ean Olaberria 1936-1945, giza eskubideen zapalketa eta errepresioa gerra zibilean eta lehen frankismoan liburua argitaratu du.
· 2026an, Irati Zuriarrainekin batera, Represión económica y laboral en el franquismo liburuko kapitulu bat idatzi zuen.
