
- 2026ko Azaroak 16, astelehena
- 10:00
- ARRASATE – Kulturate
GAIA
Hizlariak Euskal Herriko eta Debagoieneko paisiaren bilakaeraz hitz egingo du; azken mendeetan eman diren aldaketez eta gizakiaren eta basoaren arteko harremanaren gorabeherez. Baso ustiaketa, bioaniztasuna, kultura eta beste hainbat gai jorratuz, basoen konplexutasunean murgilduko gara. Basoen gaur egungo egoeraz eta kudeaketa eredu berriez ere hitz egingo du, eta Tantai Baso Jabe Kooperatibaren jardunaren inguruko azalpenak emango ditu. Nahi duenak eskuragarri izango du hitzaldian bertan Jakoba Errekondok, Markel Arriolabengoak eta Iñaki Etxebestek kaleratu berri duten Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburua.
HIZLARIA
Markel Arriolabengoa Martiarena
Baso Ingeniaritzan Graduatua da, Estaldura Jarraituko Basogintzan espezializatua. Tantai Baso Jabe Kooperatibako bazkide langilea da eta, Naturatik Hurbileko Basogintzaren inguruko hainbat argitalpenetan parte hartu izanaz gain, Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian liburuaren egileetako bat ere bada.
