MARKEL ELORTZA: Palestina eta Israelen gatazkaren jatorria

  • 2025ko URRIAK 27, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIA

Israel eta Palestinaren gatazkaren jatorria ezagutzea funtsezkoa da egungo errealitatea ulertzeko. Ez da inoiz arazo erlijioso bat izan: kolonialismo sionistak eraldatu zuen Asia hego-mendebaldeko errealitate hau. Interes kolonialek eta promesa kontraesankorrek markatutako hasiera horrek gaur egun ere milioika pertsonaren bizitza baldintzatzen duen gatazkaren oinarriak jarri zituen.

Hauexek izango dira, ba, hitzaldian landuko ditugun kontzeptuak:

          1. Sionismoa,

          2. Gatazkaren jatorria: aliyahk,

          3. Bilakaera historikoa:

                          3.1. Lehen urteak,

                          3.2. Arabiar Iraultza Handia,

                          3.3. Erresuma Batuaren erantzukizuna,

                          3.4. NBE: Banaketa Plana,

                          3.5. Nakba,

                          3.6. Nakbatik genozidiora

HIZLARIA

Markel Elortza historia irakaslea da euskal eskola publikoan. Historian lizentziaduna da, eta Historia Garaikideko Masterra egin zuen. Master amaierako lanean Palestinako gatazkaren jatorria izan zuen aztergai. Horrez gain, Gure haurrak ere badira ekimeneko kidea ere bada, Hezkuntza Komunitatearen barruan sortutako egitasmoa, palestinar haurren egoeraren inguruko sentsibilizazioa eta elkartasuna sustatzeko helburua duena.

Gainera, historiaren dibulgazioan ere aritzen da, Euskadi Irratiko Amarauna saioan kolaboratzaile gisa, historia garaikideko gaiei buruzko tarteak eskainiz.

Ekitaldiaren xehetasunak