PASAIAra Kultur Irteera

  • Eguna: 2026eko MAIATZAK 19, asteartea
  • Pertsona kopurua: 60 pertsona, gehienez.
  • Bisita gidatuen hizkuntza: Euskera
  • Izena emateeko azken eguna: Apirilak 26, igandea

EGITARAUA:

– Goizean, denok, bi taldetan banatuta:

  • MATER Ontzi Museoa, eta
  • PASAI DONIBANEko Gune Historikoa (Bisita gidatua).

– Arratsaldean, aukeran:

  • Batzuk (35 pertsona): JAIZKIBELEKO ITSASLABARRAK (Barkuan, ordu eta erdiko irteera)
  • Gainontzekoak (25 pertsona): ITSASARGIA (Oinezko Ibilbide gidatua) 

– Bazkaria: Ontziola Jatetxea.

PREZIOA:

  • Arratsaldean Itsasontzian ibiliko direnak 41 € (Ez-bazkideak 46 €)
  • Arratsaldean Itsasargira ibilbidea oinez egingo dutenak 25 € (Ez-bazkideak 30 €)

ORDAINKETA: Transferentziaz (Goienagusi Kultur Elkartea onuradun) kontu hauetako batean:

  • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
  • OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.

AUTOBUS ORDUTEGIA:

  • Eskoriatza- Akeita 08:00
  • Aretxabaleta- Azbe 08:05
  • Arrasate-Udaltzaingoa 08:15
  • San Prudentzio 08:25
  • Bergara-Bus geltokia 08:30
  • Itzulera 17:45

MATER ONTZI MUSEOA

MATER egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia da, gaur egun Ontzi Museo Ekoaktiboan bihurtuta. Pasaian (Gipuzkoa) du portua, gizarteak gure ingurunea zaintzeko eta babesteko elkartu eta parte hartzeko gune ezin hobea. Itsasontziaren kapitaina ITSAS GELA – AULA DEL MAR elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakundea, errespetua, babesa eta, batez ere, itsasoaren gozamena sustatzea helburu duena.

MATER baxurako arrantza-ontzi tradizionala da, 33 metro luze, eta artisau eran eraiki zen zura erabiliz. Euskal atunontzi indartsua da, Kantauriko ontzidiaren oinarri.

MATERek duen ondare balio handia zaindu nahian, euskal atunontzien egitura tradizional guztia mantentzen saiatzen dira ohiko aparailu, kamarote eta aginte-zubi usadiozkoarekin. Sotoak egokitu egin dira, egungo langintza segurtasunez egiteko; horretarako espazio zabalak sortu dira, kanpotik irudikatu ere ezin egin daitezkeenak eta bertan balioets daiteke haren eraikuntza bikaina.

MATER ingurumen hezkuntza zentro berritzailea da, pertsonak eta komunitateak naturarekiko begirune handiagoa duten bizimoduetara bideratzen dituena.

  • Ingurumenarekiko konpromisoa erakusten dute: Itsasoarekiko pasioa.
  • Naturarekin harmonian egongo den gizartea eraikitzeko pertsonen boterean sinisten dute: Aldaketarako tresna.
  • Ingurumen sentsibilizazioan eta hezkuntzan oinarritutako jarduera eta esperientzia eraldatzaileak garatzen dituzte: Hezi eta sentsibilizatu.
  • Herritarrei beren ingurunea hobeto ezagutzen, hura maitatzen eta kontserbaziorako bideberri bat hartzen laguntzen diete.

Zer egiten zen arrantza ontzia zenean bertan?

Ondo amarratutako itsasontzi baten lasaitasunarekin, berpiztu arrantza-ondarea txoko sekretuak zeharkatuz, arrantzaleen egunerokotasuna eta euskal arrantza tradizionalaren iraunkortasuna erakutsiko dizkizun bisita gidatu honetan.

  • Itsasontziko txoko sekretuak zeharkatzen dituzu, ontzia portura lotuta dagoela.
  • Dastatu pintxo marinel bat eta ikasi kontsumo arduratsuari buruz.
  • Hurbil zaitez arrantzaren gaurkotasunera eta balora ezazu honen zaintza.

SAN JUAN GUNE HISTORIKOAREN BISITA

Donibane gune historikotik barrena Euskadiko txoko bitxienetako baten edertasunak liluratuko zaitu bere kale estu eta bakarretik barrena doan bisita honetan.

  • Pasaiako biztanleak itsasoarekiko izan duten eta duten harreman estua ulertuko duzu bere ezaugarri den portu naturala ulertu.
  • Pasaiako herriko bilakaera historikoa ulertu.
  • Victor Hugo idazle famatuaren egonaldiaren xehetasunak jaso.
  • Mariñel txoko bitxiak gozatu.

ITSASARGIAREN IBILBIDEA

Portuaren funtzionamendu berezia ezagutu duzue, Pasaiako inguruneak ezkutatzen duen ondare ekologikoa ikusten duzuen bitartean.

  • Nabigazio seinaleak ezagutu
  • Itsasargien ezaugarriak ezagutu
  • Itsas ahoaren kurbak antzeman

JAIZKIBELGO ITSASLABARRAK MATER ONTZIAN

Zatoz egurrezko azken euskal hegaluze-ontzian bidaia paregabe bat egitera. Gozatu paisaia zoragarriaz, kulturaz, naturaz eta benetako itsas tradizioan murgilduz

– Historia eta tradizioarekin lotura: Nabigatu ontzi ikoniko batean eta ezagutu Euskal Herriko itsas ondarea.

– Benetako edertasun naturala itsaslabarrak paisaian gozatuz

– Esperientzia gastronomiko paregabea, hegaluze pintxo batekin

OHARRAK:

  • Irteerak ordu eta erdi irauten du.
  • Oinetako eta arropa erosoak eta meteorologiaren araberakoak
  • 48 ordu lehenago jarduera berrestea, baldintza ozeanografiko eta meteorologikoen arabera.

ANTOLAKETA

EgitarauaJardueraTaldea
10:00-11:00Mater Ontzi Museora bisita.A taldea
10:00-11:00Pasai Donibanen ibilbide gidatuaB taldea
11:00-11:30AtsedenaA + B taldea
11:30-12:30Pasai Donibanen bisita gidatuaA taldea
11:30-12:30Mater Ontzi Museora bisitaB taldea
14:00-16:00BazkalduA + B taldea
16:00-17:30Jaizkibeleko itsas irteera, barkuzTalde erdia
16:00-17:30Itsasargiaren ibilbidea, oinezTalde erdia

Adi! Donibanetik San Pedrora eta alderantziz joateko MOTORA dago. MUGI txartelarekin ordaindu daiteke (1,5€)

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2026 - 05 - 19 10:00