
- 2026ko URRIAK 28, eguaztena
- 10:00
- Santa Ana Antzokia – OÑATI
HITZALDIA
Irulegiko herrixka (Aranguren ibarra, Nafarroa Garaia) Brontze Aroko eta Burdin Aroko herria izan zen; baskoien oppiduma, Sertoriar Gerren testuinguruan (K.a. 82 – 72) erre zuten, eta ondoren abandonatua izan zen. Bertan aurkitu zen, 2021ean, Irulegiko Eskua deritzon pieza arkeologiko garrantzitsua, baina aztarnategiak hori baino askoz gehiago eman du azken urteetako indusketa arkeologikoetan. Mattin Aiestaran izan da indusketa horien zuzendaria eta, hitzaldi honetan, aztarnategian aurkitutakoen berri emango digu, pieza arkeologikoak beren testuinguruan kokatuz eta horien garrantzia azalduz.
HIZLARIA
Mattin Aiestaran de la Sotilla (Tolosa, 1991).
Historian graduatu zen EHUn, eta Kuaternarioko giza aztarna eta ingurumen aldaketei buruzko masterra egin zuen unibertsitate berean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Saileko kidea da, EHUko GIZAPRE IT-1435-22 ikerketa-taldera atxikia.
Kronologia protohistoriko eta erromatarretako hainbat esku-hartze arkeologikoren zuzendaria izan da, Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Historikoaren Sailaren bitartez; horien artean, Irulegiko baskoien aztarnategiko indusketak zuzendu ditu, 2017tik.
Arkeologiari buruzko hainbat kongresu espezializatutan parte hartu du, eta Irulegiko aztarnategiari eta Pirinioetako inguruetako Burdin Aroari buruzko dibulgazio-hitzaldi ugari eman ditu.
