HARANAra mendi irteera (Kontrasta – Done Bikendi/San Vicente)

Martxoko GOIENAGUSIko mendi irteera, leku polit bezain ezezagun batera egingo dugu, HARANA bailarara.

Harana Arabako Mendialdeko eskualdeko ekialdean kokatzen da, Nafarroarekin muga eginez. Opakuatik behera, ezkerretara egiten badugu Ameskoetan sartuko gara, eskumara Haranara. 7 km luze duen bailara bat da, eta 800mt inguruko altuera. Bertan 4 herri topatuko ditugu: Kontrasta, Ullibarri, Alda eta Done Bikendi.

Guk bailarako izkiñetan dauden bi herriak lotuko ditugu: Kontrasta eta Done Bikendi. Eta ohitura dugunez, bi ibilaldi antolatu ditugu, bakoitzak, bere gogo eta indarren arabera nahiagoduena hauta dezala.

A) Mendiz. Kontrastatik Done Bikendira mendiz joango gara, puntarik punta: San Kristobal (Illarratza bezala ezgutzen dena baita), Kapitate, Sombrerete, Txandi eta Santa teodosia ermita. Ibilbide honetan ikuspegi ederrak izango ditugu, bai bailarakoak, berdez hornituta egongo dena, eta atzeko mendietakoak: Sierra Cantabria, Palomares, San Lorenzo. Ibilbideak 12 km inguru ditu, 450mt inguruko desnibel metatua. 4 ordutan errez egiteko modukoa.

B) Behetik joango gara kasu honetan, mendi bide eta pistetaik joanaz. Ibilbide erraza, 9 km eta 200 mt. Ez bestea bezain polita, baina atsegiña baita.


XEHETASUNAK

– Eguna: 2024-ko MARTXOAK 21, Osteguna

2 ibilbide, aukeran egiteko:

A) Kontrastatik Done Bikendira, mendiz (12 km, 450 mt, 4 ordu, erraza)

B) Kontrastatik Done Bikendira, bailaratik (9 km, 200 mt, 3 ordu, errazagoa)

– Bazkaria: Maeztuko IZKI jatetxean (menua)

– Gehienezko kopurua: 60 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

  • 08:00 – Bergara
  • 08:05 – San Prudentzio
  • 08:15 – Arrasate
  • 08:20 – Aretxabaleta
  • 08.25 – Eskoriatza

Izena emateko egunak: Martxoaren 4-tik 15-era bitartean.

Prezioa: Bazkideak 30 €; Ez-bazkideak 35 €

Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.

  • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Non dago Harana? Ikusi hemen behean:

Ekitaldiaren xehetasunak