
Eguna: 2025eko Otsailak 13, osteguna
AZALPENA
Orain ia 3 urte, 2022ko apirilean, GOIENAGUSIko lehenengo mendi irteera egin genuen. 30 lagun joan giñen egun haretan Oamendira, Aztiritik gora dagoen mendi tontorrera. Belardiz jantzitako inguru ederrak ditu, eta oso bista ederrak eskeintzen dituen mendi tontorra da. Baina egun haretan, zoritxarrez, behelaino artean ibili giñen goiz osoan, eta ez genuen ezer ikusi. Irteera errepikatzeko gogoz geunden, eta Otsailean egitea proposatzen dizuegu. Baina oraingoan, jantziagoa egingo dugu.
Aurrekoan bezala, Aztirian irten eta bide beretik Oamendira joango gara. Baina hemen Aztirira itzuli beharrean, aurrekoan egin genuen bezala, aurrera jarraitu eta Brinkolara joango gara. Lehenengo Oazurtza lepotik pasatuko gara. Lepo honen azpian, Brinkola eta Zegama lotzen dituen trenbideko tunela dago, “Tunelaundi” bezala ezagutzen dena. Bere 3 km inguruko luzeerarekin, urte askotan Euskal Herriko tunelik luzeena izan da (baita estatuan ere). 1864an ireki zenetik, 145 urte pasatu behar izan ziren, luzeago bat irekitzeko, AP1 autobidean Izuzkitzakoa 2009an egin artean.
Aurrera jarraituz gero, “Tubobide” topatuko genuke. Tubobide Aitzkorri magalean dauden errekatxoen urak batzen dituen kanala da. Legazpiko udalak eraiki zuen 1933n urtean, herria urez hornitzeko. Guk ez dugu Tubobide egingo, ibilbide luze samarra geldituko litzatekeelako. Baina merezi duen parajea da. Guk, Oazurtzatik Brinkolara joko dugu zuzenean.
Brinkolan autobusa izango dugu zain, Legazpiko Aitxuri jatetxera bazkaltzera joateko.
Begiratu @Wikiloc ibilbide hau!
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/aztiria-oamendi-arranoaitz-oazurtza-brinkola
IBILBIDEAREN XEHETASUNAK
- Hasiera: Aztiria (Gabiria)
- Amaiera: Brinkola
- Distantzia: 12, 90 km
- Zailtasuna: Ertaina
- Desnibel positiboa: 367 m.
- Desnibel negatiboa: 506 m.
- Gehienezko garaiera: 870 m.
- Gutxienezko garaiera: 464 m.
BESTE XEHETASUN BATZUK
– Bazkaria: Legazpiako “Aitxuri” jatetxean.
– Gehienezko kopurua: 60 lagun.
– Autobusaren ordutegia:
- 08:00 – Eskoriatza
- 08:05 – Aretxabaleta
- 08:10 – Arrasate
- 08:15 – San Prudentzio
- 08.20 – Bergara
– Izena emateko egunak: Otsailaren 3-tik 10-era bitartean.
– Prezioa: Bazkideak 30 €; Ez-bazkideak 35 €
– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

AITXURI JATETXEA (Legazpia)
