Mendi ibiladia: OKETA, Gorbearen magaletan

2025, AZAROAK 27, Osteguna

2025 urteko azkenengo mendi irteera Oketara egingo dugu. Gorbea mendi tontorraren antzeko itxura du, eta bertatik ere oso gertu dago. Horregatik, Gorbea txiki ere esaten diote.

Ibilbideak 13km inguru ditu, eta 500 metro baino gutxiagoko desnibela. Tracka ikusi nahi duenak, HEMEN.

Etxaguen herriko Gorostiza auzoan hasiko gara. Eta Ubiden bukatuko dugu, Bizkaiko lehenengo herria bailara honetan. Badago bi herri hauek lotzen dituen ibilbide bat, “Gorrien bidea”, non gerrako aztarnak eta historioak azaltzen diren. Guk ibilbide honen zatibat baliatuko dugu gure txangoa egiteko, eta izango dugu aukera bai, leku interesgarriak ikusteko, eta hainbat historio ezagutzeko baita.

Ibilbide gehiena basoan egingo dugu. Hasieran ariztia izango da, baina goruntz goazen heinean, pagadia nagusituko da. Pagadi eder bat, pago motz bikainekin, leku askotan txundituta utziko gaituena. Pagaditik irten eta Oketako tontorrera helduko gara.

Tontorrak ikuspegi bikainak eskaintzen ditu: Gorbeia eta bere mendi ingurua alde batera, Gasteiz inguruko urtegiak bestera. Oso polita benetan.

Beheruntzko bidean pagadian sartu berriz, eta Zizkino parajera itzuliko gara. Hemen gerra garaiko “Batailoi Diziplinarioaren leize-zuloa” ikusiko dugu.

Hemendik Ubidera jeitsiko gara, non autobusa izango dugun zain. Arropaz aldatu, eta bazkaltzera joango gara, Gopegiko Artzegi jatetxera.

XEHETASUNAK

– Ibilbidea: Etxaguen – Gorrien ibilbidea – Oketa – Zizkino – Ubide. (13 km inguru, 500 mt, 4 ordu eta erdi)

– Tracka: https://es.wikiloc.com

– Bazkaria: Gopegiko ARTZEGI Jatetxean (15:00)

– Gehienezko kopurua: 60 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

    • 08:00 – Bergara
    • 08:05 – San Prudentzio
    • 08:15 – Arrasate
    • 08:20 – Aretxabaleta
    • 08:25 – Eskoriatza

– Izena emateko egunak: Azaroaren 17-tik 24-ra bitartean.

– Prezioa: Bazkideak 20 €; Ez-bazkideak 25 €

– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.

    • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)

IBILBIDEKO ZENBAIT ARGAZKI

Ekitaldiaren xehetasunak