
- Eguna: Urriaren 20a.
- Ordua: Goizeko 10etan
- Hasiera: Oñatiko Unibertsitatea (zaharra).
- Oñatira joan-etorria: nor bere autoz edo lineako autobusez.
- Luzera: 10 km. inguru
- Iraupena: 3 ordu inguru
- Zailtasun maila: Oso erreza
- Ez da jatetxean bazkaririk antolatuko.
- Izena emateko epea: Urriaren 18ra arte.
- Federatu gabeak 5 € ordaindu behar dute asegurua egiteko.
- Zabalik dago baita bazkideen etxeko edo lagunentzako.
IBILALDIA
Unibertsitatetik Garagaltza auzora. Handik herriko ikuspegi orokorra edukiko dugu. Bidebarrieta kalera jeitsi eta San Martin parketik Asentziora joango gara. Asentziotik Santa Lutzia zuhaiztira. Handik Tokillora. Hortik gertu dagoen argindarra sortzeko Tokilloko ur-jauzi etxea ikusiko dugu. Berriro Asentziora abiatuko gara, Murgiako hainbat baserri zeharkatuz, Olabarta auzora ailegatu arte. Eta Olabartatik Oñatiko erdigunera, San Lorentzo auzoa pasatuz.
Ekitaldia partekatu