
2026, URTARRILAK 22, Osteguna
2026ko lehen mendi buelta bertan egingo dugu. Oraingoan Leintz bailaran, Eskoriatza eta Aramaio artean, ibiliko gara, gure eskualdeko lekuak ezagutzeko ekimenarekin jarraituz.
Eskoriatzako Apotzaga auzoa izango da gure abiapuntua eta helmuga. Apotzagan oso interesgarria da bere hilerri zirkularra, EAEko monumentu historiko artistiko probintziala deklaratua .
Apotzagatik abiatu eta Gellao auzotik pasatuz Untzilara joango gara. Han hamarretakoa egin ondoren Asentziomendira igoko dugu eta handik Apotzagara jaitsi ibilaldia bukatuz. Apotzako soziedadean salda eta mokadutxo bat jango dugu.
Ibilbidea erraza da, eta ikuspegi ederrak eskaintzen ditu. Bide gehiena mendi pista eta bideetatik egiten da errepidetik egin behar dugun zati txiki bat izan ezik. 12km luzera du eta 400metro inguruko desnibela.
Etxetik gertu ibiliko garenez, ez dugu autobusik erabiliko oraingo honetan.
Hitzordua goizeko 8:45etan izango da, Apotzagan bertan, 9:00etan ibiltzen hasteko. Norbera bere kabuz joatea eskatzen dugu, kotxeak konpartituz.
XEHETASUNAK
– Ibilbidea: Apotzagan hasi eta Apotzagan amaitu, Untzilatik eta Asensio menditik igarota. (12,3 km inguru, 396 mt, 3 ordu eta erdi)
– Tracka: https://es.wikiloc.com
– Nork beraren hamarretakoa: Untzilan
– Amaieran, eguerdian, salda eta mokadutxoa, Apotzagako elkartean.
– Gehienezko kopurua: 50 lagun.
– Bidaia: Nor beraren autoz
– Hasiera: Goizeko 8:45-tan, Apotzagako hilerri aurrean
– Izena emateko egunak: Urtarrilaren 12-tik 19-ra bitartean.
– Prezioa: Bazkideak 10 €; Ez-bazkideak 15 €
– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
IBILBIDEKO ZENBAIT ARGAZKI


