Mendi irteera: BERASTEGItik ULIZARera

2026, MAIATZAK 28, Osteguna

Bagatoz GOIENAGUSIko Maiatzeko mendi irteerarekin. Berastegi inguruetara joko dugu oraingo honetan, ULIZAR mendi tontorra egitera. Tontorra berez Nafarroan dago, metro gutxi batzugatik, baina ibilbide zatirik gehiena Gipuzkoa aldean egingo dugu.

Ibilbideak 12,5 km izango ditu, eta desnibela 500 metrotakoa, baina ez dugu aldapa itogarririk igoko apenas. 4 ordutan egiteko moduko ibilbidea, modu erosoan oso. Ibilbide gehiena, bai goruntz, bai beheruntz, pista zabaletatik izango da, aldapa itogarririk gabe esan bezala. Hasieran zementozko pistak, gero lurrezkoak, eta ibilbidezatirik handiena gerizpean. Tontorrak bira osoko bista paregabeak eskaintzen ditu, Txindoki eta Aralarko ikuspuntu zeharo desberdina barne, gu Debagoiendarrok ikusten ohituta ez gaudena. Eta baita GOIENAGUSIk igotako hainbat tontor. Ea asmatzen dituzuen. Joko polita izango da.

Kuriositate bezala, esan Estatu mailako lehengo eski lehiaketa Berastegin egin zela, 1910. urtean, Tolosako Eski taldekoak antolatuta, gerora Candanchu eski estazioko sortzaileak izan zirenak, beste askorekin batera, eta baita Hotel Candanchu eraiki zutenak.

Bazkaria Berastegiko Kakon egingo dugu, leku ezaguna baita GOIENAGUSIrendako.

XEHETASUNAK

– Ibilbidea: Berastegi – Ulizar – Berastegi

  • Luzeera: 12,5 km
  • Desnibela: 500 mt.
  • Denbora:4 ordu

– Tracka:  WIKILOC

– Bazkaria: Berastegiko Kako Jatetxean.

– Gehienezko kopurua: 64 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

    • 08:00 – Eskoriatza
    • 08:05 – Aretxabaleta
    • 08:10 – Arrasate
    • 08:15 – San Prudentzio
    • 08:20 – Bergara

– Izena emateko egunak: Izena emateko azken eguna: Maiatzak 21

– Prezioa: Bazkideak 27 €; Ez-bazkideak 32 €

– Ordainketak ez dira egin behar zozketa egin eta behin betiko zerrenda argitaratu arte.

  • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)

ARGAZKIAK

 

Ekitaldiaren xehetasunak