MENDI IRTEERA: Gazteluen ibilbidea, Arabako hegoaldean

2025, URRIAK 23, Osteguna

Agian zuetariko askok ezagutuko duzue Zabalateko gaztelua. 2023 urteko ekainean GOIENAGUSIko irteera kulturala egin zen bertara. Oraingoan oinez joango gara, mendi ibilaldi polit baten ondoren. Horretarako PR-A 34 ibilbideaz baliatuko gara,“Gazteluen ibilbidea” deritzona. Zabalate gazteluaz aparte, Ozioko gaztelua ere ikusiko dugu.

Ibilbideak 10,5 km ditu, eta desnibel metatua 375 metrokoa da. Dena den, 10,5 km hauetan ez dugu kontuan hartu Zabalaten edo Ozioko gaztelura igotzeko ibiliko garena, hauek norberaren interesaren arabera izango direlako. Baina nahiko erraza izango da, 4,5 ordutan egingo duguna, lekuak ikusteko beharko dugun denbora barne. Tracka nahi duenak HEMEN (track honek ez du kontuan hartzen Zabalateko parajeak ezta ere Ozioko gaztelura igoera).

Bergantzu herrian hasiko gara. Herri hau ezaguna bilakatu da azken urte hauetan, bertan “Uraren bidea” egin daitekeelako. Ibilbide hau Inglares erreka ondotik doa, ur jauzi eder eta politak ikusiz. Baina guk oraingoan, bestekaldera joko dugu, “Gazteluen bidea” egiteko asmoz, esan bezela. Portilla mendilerroa inguratuz hasiko gara,

Zabalate gaztelura iritsi arte. Leku ikusgarria da, eta hiru leku nabarmenduko genituzke:

  • Eliza. Ezer gutxi gelditzen da, baina eliza barruan zegoen ojiba-arkua ikus daiteke oraindik
  • Begien begiratokia. Elizatik oso gertu, 50 metrotara. Ikusmira ederra eskaintzen du.
  • Gaztelua: agian lekurik ikusgarriena.

Leku hauez gozatu eta gero, Oziora jeitsiko gara, Inglares erreka ondotik joanaz, bide polit batetik. Bertan bere gaztelua ere ikusiko dugu. Ez da Zabalatekoa bezain ikusgarria, baina polita da baita. Aldapa gogor bat igo beharko dugu horretarako, baina mereziko du.

Bazkaria Txoriarte jatetxean egingo dugu. Ehiza barrutia da berez. Baina bertan jatetxea bat dago, laku txiki eta dotore baten ondoan. Leku atsegiña

XEHETASUNAK

– Ibilbidea: Bergantzutik Oziora, Zabalatetik igarota. (11 km inguru, 375 mt, 4 ordu eta erdi)

– Tracka: https://es.wikiloc.com

– Bazkaria: TXORIARTE Jatetxean (15:00)

– Gehienezko kopurua: 60 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

    • 08:00 – Bergara
    • 08:05 – San Prudentzio
    • 08:15 – Arrasate
    • 08:20 – Aretxabaleta
    • 08:25 – Eskoriatza

– Izena emateko egunak: Urriaren 12-tik 20-ra bitartean.

– Prezioa: Bazkideak 22 €; Ez-bazkideak 27 €

– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.

    • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)

IBILBIDEKO ZENBAIT ARGAZKI

Ekitaldiaren xehetasunak