
- Azaroak 24, osteguna
- Luzera: 14 km
- Iraupena: 4 ordu
- Zailtasuna: Erraza
- Desnibela: 220 m
- Joan etorria: Autobusez
- Bazkaria: Mundakako Casino jatetxean
- Menua: Whatsapp bitartez jakin araziko dira aukerak. Formulario bat bete beharko da norberaren aukerekin.
- Izena emateko azken eguna: Azaroak 20, igandea
- Prezioa: 38€/pertsonako (Autobusa + bazkaria)
- Ordainketa: Transferentzia bitartez, ES57 3035 0001 52 0010155314 Goienagusiko kontu korrontera.
- Transferentziaren kontzeptu bezala “Izena – MUNDAKA” jarri beharko da.
- Izena emanda gero baja ematen dutenei, ordaindutakoaren erdia (%50a) bueltatuko zaie.
- Bazkideekin batera, nahi izanez gero, etxeko edo lagun diren beste batzuk etor daitezke.
Abiapuntua: Gernika
Tontor eta leku izenak: Mundaka itsasadarreko padurak, Murueta punta, Muruetako telleria, Madariaga dorretxea, Sukarrieta, Mundaka.
Ingurunea: Urdaibai espazio natural ederra eta askotarikoa da, UNESCOK 1984an Biosferaren Erreserba izendatu zuena. Oiz mendian jaiotako Oka ibaia du bihotz, Mundakara iristean itsasadar bihurtu eta bizitasunez betetako padurak sortzen dituena. Arrano arrantzalea, mokozabala, zezen-txoria… ikusi ahal izango ditugu, hegaztientzako festa gunea baita.
AUTOBUSAREN ORDUTEGIA ETA GELTOKIAK
- 08:00 Eskoriatza
- 08:05 Aretxabaleta
- 08:15 Arrasate
- 08:20 San Prudentzio
- 08:25 Bergara
GERNIKA – MUNDAKA
Urdaibai espazio natural ederra eta askotarikoa da, UNESCOK 1984an Biosferaren Erreserba izendatu zuena. Oiz mendian jaiotako Oka ibaia du bihotz, Mundakara iristean itsasadar bihurtu eta bizitasunez betetako padurak sortzen dituena. Arrano arrantzalea, mokozabala, zezen-txoria… ikusi ahal izango ditugu, hegaztientzako festa gunea baita.
Gaurko honetan, Gernikan abiatuko gara, Mundakako itsasadarraren bazterretik, eta itsas paduren artetik doan bidea jarraituko dugu. Murueta puntara heldutakoan, trenbide bazterretik Murueta teileria ikusiko dugu. Itsas padura utzita, trenbidea zeharkatu eta Busturialdeko auzoetatik ibiliko gara. Hemen, euria balitz, San Kristobal ermitako aterpean egingo dugu hamarretakoa. Eta aterri balego, Madariaga dorretxeraino jarraituta, bertako lorategi eta zelai ederrean. XVn mendeko dorretxe honetan, Ekoetxe museoa dago ikusgai.
Aurrera eginez, Sukarrietara helduko gara, eta bertako plaien ondotik, Mundakariaño. Mundakan, CASINO jatetxean bazkalduko dugu. Bazkalostean, autobusa etorriko zaigu bila etxera bueltatzeko.
Goienagusiko mendi-taldea