MIKEL AIZPURU: Abertzaletasunaren hasiera Debagoienean (1893-1923)

  • 2026ko APIRILAK 20, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

LABURPENA

Debagoienean, XX. mendearen lehen bi hamarkadetan, beharrezko baldintza guztiak bete ziren Sabino Aranak sortutako mugimendu abertzalea hedatzeko eta sendotzeko. Are gehiago, Debagoienak Gipuzkoako beste eskualde batzuetan baino lehenago jaso zuen abertzaletasuna eta beste eskualde batzuetan baino sendoago errotu zen bertan. Zalantzarik gabe, Bizkaitik gertu izatea, eraberritze sozioekonomikoan murgilduta egotea, karlismoaren ahultasuna, zenbait handikiren babesa… bidelagun izan zituen hasierako euskal abertzaletasunak gure bailaran.

HIZLARIA

Mikel Aizpuru Murua (Gabiria, 1963). Historia Garaikideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. UEUko zuzendaria (1996-2000), EHUko Historia Garaikidea Saileko sailburua (2011-2016) eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria (2017-2024) izan da. Hainbat artikulu eta liburu-atal sinatu ditu Historiako aldizkari espezializatuetan, bai eta zenbait liburu ere, horien artean El Partido Nacionalista Vasco en Guipúzcoa (1893-1923). Orígenes, organización y actuación política (EHU 2000), 1936ko udazkena Gipuzkoan. Hernaniko fusilatzeak (Alberdania 2007), El informe Brusiloff. La Guerra Civil de 1936 en el Frente Norte vista por un traductor ruso (Alberdania 2009), Gaur Egungo Munduaren Historia (UEU 2011), Amets baten oinordeko gara. 1936ko Euskal Unibertsitatea (EHU 2012)…

Ekitaldiaren xehetasunak