
- 2026ko MAIATZAK 20, eguaztena
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
GAIA
Goi-mailako kirolari baten hastapenez, lorpenez eta urte hauetan guztietan erakutsitako profesionaltasunaz hitz egitera gerturatuko da Mikel Linazisoro eskalatzailea Unai Ugartemendia kazetariaren albora.
HIZLARIAK
Mikel Linazisoro euskal eskalatzailea da, Bergaran jaioa (2000. urtean), eta azken urteotan Espainiako eta nazioarteko eskaladan nabarmendu den kirolaria. Gaztetatik oso maila handia erakutsi du; 12 urterekin jada 8c mailako bideak egiten zituen. Azken urteetan, Espainiako txapelduna izan da zailtasunean (2024); Espainiako Kopa irabazi du zailtasunean (2025), eta Boulderrean ere Kopak irabazi ditu aurretik. Espainiako Txapelketan podiumean egon ohi da, mundu mailako eskalatzaileekin lehian.
Unai Ugartemendia. BERRIA egunkariko mendi kazetaria. Mendi lasterketetan aditua. Hainbat hedabidetan kolaboratzaile, eta Euskal Mendi Federazioko prentsa arduradun izandakoa. “Bidea ipar” liburuaren idazlea, eta, egun, Tolosaldeko Ataria irratian “Mendikatea” eta “Eta zer ez da ezberdin” saioetako gidaria.
