
- 2026ko Azaroak 2, astelehena
- 10:00
- ARRASATE (Kulturate)
GAIA
Zientzialarien ustez, gizakien jarduera ekonomikoaren ondorioz, planetaren birsorkuntza-ahalmenaren mugak argi eta garbi gainditu dira, eta, laster neurri zorrotzak hartzen ez badira, arrisku larria dago atzera bueltarik ez duen prozesu dinamika batean sartzeko, gizateria bera arriskuan jarriz. Horren aurrean, gero eta akademiko eta gizarte-mugimendu gehiago hasi dira desazkunde-politikak beharrezkoak direla aldarrikatzen, planeta mugatu batean hazkunde
mugagabea ezinezkoa dela argudiatuz. Egia al da hori? Zer jarrera aurkitzen dugu gizartean hazkunde ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko harremanaren aurrean? Eta zer politika aplikatzea proposatzen dute batzuek eta besteek?
HIZLARIA
Mikel Navarro Arantzegi
Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritua da, eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko ikertzaile elkartua.
Industria-lehiakortasunari eta berrikuntzako sistema eta estrategiei buruz, lanbide-heziketari buruz eta berriki ongizateari eta garapen iraunkorrari buruz ikertu du batez ere. Alor horietan hogei bat liburu eta berrogeita hamar artikulu eta lankidetza zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, nazionalak zein nazioartekoak.
Iraganean hainbat zuzendaritza-kargu izan zituen ESTE Fakultatean eta Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan; eta Europako Batzordearen aholkulari ere izan zen Espezializazio Adimenduneko Estrategien arloan.
