MIREN BASARAS: Bakterioak, arerioak baino adiskideagoak

  • 2024ko abenduaren 16, astelehena
  • 10:00
  • ARRASATE – Kulturate

Laburpena

Munduan hainbat motatako milioika bakterio ikusiezinak daude. Egindako kalkuluek diote munduan nonilioi bakterio bizi direla (hau da, 1 eta 30 zero jarraian). Mikroorganismo horietako asko kaltegarriak dira eta gizakiengan zein animaliengan infekzioak eta gaixotasunak eragiten dizkie. Baina, zorionez, beste bakterio asko kalterik ez dute sorrarazten, gizakiarentzako onuragarriak dira bitaminak ekoizten dituztelako, elikagaiak digeritzen laguntzen dutelako edo beste mikroorganismo patogenoetatik babesten gaituztelako, besteak beste. Gure gorputzean bizi diren bakterioak pisatuko bagenitu 1-2 kiloren artean pisatuko lukete eta horiekin dugun erlazioa komentsala da, bientzako mesedegarria. Bakterioen beste talde garrantzitsu bat da ingurumenean daudenak; hauek energia sortzen dute edo ingurumenean dauden hondakin organikoak eta toxikoak deuseztatzen laguntzen dute.

Nekazaritzan ere oso baliogarriak dira, landareen izurriteak kontrolatzen edo landare lekadunei elikagaiak emanez. Elikagaigintzan ere asko erabiltzen dira, gazta, ozpina edo yogurta sortzeko.

Bakterio patogenoak edo kaltegarriak kontrolatzeko antibiotikoak erabiltzen ohi dira. Baina bakterio asko erresistenteak bihurtu dira hainbat antibiotikoekiko eta hori bada arazo larri bat. Horren ondorioz heriotza kopuruak ugaritu egin dira eta Europan egunero 100 pertsona hiltzen dira arazo horregatik; baina etorkizuna ez dirudi itxaropentsua denik eta hainbat ikerketa diote 2050. urterako 39 milioi hildako gerta zitezkeela. Pentsatu beharra dago bakterio gabe ezingo ginatekela bizi baina antibiotiko gabe ezta ere. Bata zein bestea ezinbestekoak dira gizakiontzat!!

CV laburra

Miren Basaras Ibarzabal doktorea, Mikrobiologiako irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean. Medikuntzako graduan klaseak ematen ditu eta baita Mikrobiologia eta Osasuna masterrean ere.

EHUko COVID arduraduna izan da eta EHUko agente biologikoen ikerketerako Etika Batzordeko batzordeburua da.

Bere ibilbide profesionalean Mikrobiologiarekin erlazionatutako gai ezberdinak jorratu ditu: birusen presentzia minbizi ezberdinetan, birus berrien analisia, txertoen erabileraren garrantzia, botikekiko erresistentzia,… Horri buruzko hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu eta hainbat tesi doktoralak zuzendu ditu.

Dibulgazio mailan, hitzaldi ugari eman ditu zientzia eta, bereziki, mikroorganismoen ezagutza kaleratzako eta hainbat komunikabidetan parte hartu du zientzia hori kaleratzen. Aurten dibulgazio liburu bat kaleratu berri du: Osasun Bakarra, jomuga eskuraezina izenburuarekin.

2021ean Radio Bilbaoren eta Ser katearen bikaintasun saria jaso zuen eta, 2023an Bilboko Mediku Zientzien Akademiako Biologiako ohorezko saria ere. Estatu mailan, Biologiako Dekanoen Estatuko konferentziak bere lana aintzatetsi zuen 2021ean. 2024ko CAF-Elhuyar merezimendu-saria ere jasoko du.

Ekitaldiaren xehetasunak