MUTRIKU herri historikoaren bisita gidatua eta OLATU Plantaren bisita

  • Eguna: 2024ko Maiatzaren 7a
  • Prezioa: 22€
  • Kopuru maximoa: 50 pertsona
  • Izena emateko lehenengo eguna: Apirilaren 22a
  • Irteera ordaintzeko:
    • Apirilak 29 baino lehenago kontu hauek aukeran:
      • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
      • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
    • OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
  • Bisita gidatuen hizkuntza: euskeraz eta gazteleraz egitarauaren arabera

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

  • 09:30 Eskoriatza Akeita
  • 09:35 Aretxabaleta Azbe
  • 09:45 Arrasate Udaltzaingoa
  • 09:55 San Prudentzio
  • 10:00 Bergara Bus geltokia
  • 10:40 Mutriku
  • 14:45 San Juan jatetxea
  • 17:00 San Juan/Eskoriatza

EGITARAUA

  • 11:00-12:00 Bisita gidatua herrian euskeraz
  • 12:30-13:30 Bisita gidatua Olatu plantan euskeraz
  • 13:30-14:30 Bisita gidatua Olatu plantan gazteleraz
  • 15:00 Bazkaria: San Juan jatetxea (Menua itxia)

DESKRIBAPENA

Mutrikuko Hirigune Historikoari bisita

Denboran atzera egingo dugu, hiribilduko gune historikoko kale meharretatik ibiltzeko. Kaleetan behera, porturaino iritsi arte, Antonio de Gaztañeta edo Cosme Damián Churruca bezalako pertsonai ospetsuen sorleku izan den herri honen eraikin adierazgarrienak ikusteko aukera izango dugu, baina baita bale arrantzatik hasita, sektore honek gure herrian eta kostalde honetan izan duen garrantzi historikoa ezagutzeko parada ere.

Mutrikuko olatu planta

Mutrikuko olatu planta, olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da.

2011ko uztailean inauguratu zen instalazio hau eta energia elektrikoa sortzeko olatuen energia aprobetxatzen duen Europa osoko lehenengo planta komertziala da. 296 kW-ko guztizko potentzia duten 16 turbina ditu, olatuen eraginez aire konprimitua turbinatzen dutenak.

Olatua iristen denean, ura ganberan sartzen da eta barruko airea konprimitzen du, eta presioz ateratzen da goiko zulotik. Ateratzerakoan turbina bultzatzen du, eta hark, aldi berean, energia elektrikoa sortzen duen alternadorea birarazten du. Olatua erretiratzen denean, airea zurrupatzen du zulo beretik eta berriz bultzatzen du turbina, energia elektrikoa sortuz berriro ere.

Mutrikuko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak olatu plantara bisita gidatuak egiteko zerbitzu bat abiarazi dute. Instalazioa jendeari hurbiltzea du helburutzat zerbitzu honek.

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2024 - 05 - 07 09:30
  • Kategoria