
- 2026ko OTSAILAk 4, Asteazkena
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
Erakunde laguntzaileak:
- Donostia International Physics Center (DIPC),
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila.
- EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.
- Laboratorium Museoa
DOKUMENTALA eta SOLASALDIA
Saio honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ekoitzitako eta José Antonio Pérez Ledok zuzendutako Naturaren Sekretua dokumentala ikusi ahal izango da.
Ikus-entzunezko lan hau Pedro Miguel Etxenike, Euskal Herriko Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritoaren eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentearen bizitza eta lana ezagutzeko aukera da.

55 minutuko iraupena duen dokumentalak zientziaren garrantziaz hitz egiteko ariketa bat da. Izan ere, Etxenikeren hitzetan, zientzia ‘etorkizun justuago eta gizatiarrago baten itxaropena ematen digun hazi eraldatzailea da. Kulturalki garrantzitsua, ekonomikoki erabakigarria eta estetikoki ederra da‘. Horrela, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.
Horrela, Etxenikek zientziaren inguruan egindako hausnarketak azaltzen dizkio ikusleari, zientzia zer den eta zertan datzan hausnartuz.
EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuko du dokumentala. Emanaldiaren ondoren, Pedro Miguel Etxenikek elkarrizketa-solasaldia izango du Rosa Errazkinekin, Laboratorium museoko zuzendaria.
PEDRO MIGUEL ETXENIKE LANDIRÍBAR
Donostia International Physics Centerreko (DIPC) presidentea eta Materia Kondentsatuaren Fisikako katedradun emeritoa Euskal Herriko Unibertsitatean, Fisika Zientzietan lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, doktorea Cambridgeko (1976) eta Bartzelonako Autonomiako unibertsitateetan (1977) eta doktoratu ondokoa Oak Ridge National Laboratoryn eta Nordita fellow enLund eta Kopenhagen. Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) ohorezko presidentea, BERC Materials Physics Centerreko (MPC) lehendakaria eta Nanogune Ikerketa Kooperatiboko Zentroaren (CIC) sortzailea da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura sailburua eta bozeramailea izan zen (1980-1984). Zientzien Errege Akademiako kide osoa, Milango Zientzia eta Letren Akademiako eta Belgiqueko Académie Royaleko kidea da.
Overseas fellow izan da Churchill Collegen eta Cambridgeko Cavendish Laboratoryko irakasle bisitaria. Amerikako Fisika Elkartearen (APS) eta Zientziaren Aurrerapenerako Amerikako Elkartearen (FAAAS) fellow-a da. Batzorde Trilateraleko kide (1996-2015) eta IDOM, Mapfre Norte eta Bull Españako kontseilari izan da. Aldizkari eta liburu espezializatuetan laurehun argitalpen baino gehiago idatzi ditu. Hainbat sari jaso ditu, hala nola 1998ko Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzearen Saria, Munibe, Euskadi, Dupont, Kulturako Vianako Printzea, Max Planck, Iberdrola, Nacional Blas Cabrera, Zientzia-komunikazioko Cifra Boada, Sabino Arana eta Liberpress Camins. Alfontso X.a Jakitunaren Gurutze Handia, Nafarroako Urrezko domina, Gipuzkoakoa, Fisikako Errege Elkartekoa, Euskal Herriko Unibertsitatekoa eta Donostia Hirikoa irabazi ditu. Doktore honoris causa da Valladolideko Unibertsitatean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Aaltoko Unibertsitatean, Santo Domingoko Amerika Autonomoko Unibertsitate Primatuan eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta in Science doktore da Cambridgeko Unibertsitatean (1998). Urteko Euskaldun Unibertsal eta Izabako Hiribilduko Seme Kutun izendatu zuten 1998an. European Physical Society-ko ohorezko kidea da.

