NEREA JAUREGIZAR: Polimedikazioa ulertzen: botiken erabilera zentzuduna

  • 2025ko URRIAK 6, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIAREN GAIA

Gaur egungo gizartean gero eta ohikoagoa da pertsona nagusiek hainbat medikamentu aldi berean hartzea. Hitzaldi honetan, polimedikazioaren kontzeptua azalduko dugu modu ulerterraz eta praktikoan: zer den, zergatik gertatzen den eta zein ondorio dakartzan osasunaren ikuspegitik. Horrez gain, medikamentuen erabilera egokiaren garrantziaz, albo-ondorio ohikoenez eta osasun- profesionekin komunikazioaren garrantziar arituko gara.

Helburua da entzuleek beren medikamentuen erabilera hobeto ulertzea, galderak egiteko ausardia izatea eta beren osasunaren kudeaketan parte aktiboagoa hartzea. Galdera-erantzun tarte bat ere izango da, bertaratutakoek euren kezkak eta zalantzak partekatu ahal izan ditzaten.

HIZLARIA

Nerea Jauregizar Farmazian lizentziaduna da (1997) eta Farmazian doktorea EHUn (2001). 30 urte baino gehiagoko esperientzia du medikamentuen farmakozinetika/farmakodinamika (FK/FD) datuen analisian eta modelizazioan, sendagai mota askoren ereduetan sakonduz.

Esperientzia profesionala du industria farmazeutikoari datu-analisia eta modelizazio-zerbitzuak eskaintzen (2002-2008).

2008tik Farmakologiako irakaslea da EHUn, lehenik Farmazia Fakultatean, eta gaur egun Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean jarduten du, Medikuntza eta Odontologia graduetan. Halaber, “Farmakologia. Medikamentuen garapena, ebaluazioa eta erabilera arrazoitua” masterrean ere irakaslea da.

EHUko “Kandidiasia eta bestelako giza infekzioak mikrobio-filmetan” ikerketa-talde kontsolidatuko kide da, eta talde horretan farmakoen modelizazioari buruzko ikerketa-lerroaren arduradun da. Modelbio farmakometria-taldeko Batzorde Zientifikoko kide ere bada.

Ikerketaren esparruan, 34 ikerketa-proiektutan parte hartu du, horietako batzuetan ikertzaile nagusi gisa. Hiru doktore-tesi eta 13 Master Amaierako Lan zuzendu ditu. 33 artikulu zientifikoren, 3 liburu-kapituluren eta unibertsitate-irakaskuntza material ezberdinen egilea da eta 40 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu kongresu nazional eta nazioartekoetan.

Unibertsitate-kudeaketan, Farmakologia Saileko idazkari akademikoa izan da lau urtez, eta 2022az geroztik EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaria da. Dibulgazioaren alorrean, 2017az geroztik hainbat ekitalditan parte hartu du (Zientzia Astea, Zientzia Azoka), The Conversation plataforman dibulgazio-artikuluak idatzi ditu, eta hilero parte hartzen du Euskadi Irratiko Baipasa saioan, farmakologiaz jardunez.

 

Ekitaldiaren xehetasunak