AITZOL GARCIA-ETXARRI: Neuroteknologiak: Giza garuna ulertzeko eta konpontzeko bidean

  • 2025ko ABENDUAK 10, eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA

HITZALDIA

Neuro-teknologiak garuneko jarduera irakurtzeko eta manipulatzeko gai diren metodoak dira. Oso urte gutxitan, teknologia horien bidez, zientziak mugarri ikaragarriak lortu ditu, hala nola ELAko paziente bat inkomunikaziotik ateratzea, edo itsutasun mota oso zehatz bat duten pazienteei ikuspenaren zati bat itzultzea.

Gaur egun, terapia horiek aplikatzeko (esperimentalak badira ere), ebakuntza oldarkorrakegin behar zaizkie pazienteei. Garunean gailu mikroelektronikoak jarri behar zaizkie eta neuronen jokabidea irakurtzeko eta beraien portaera aldatzeko gai direnak. Idealki, gauza  bera modu ez-inbaditzailean lortzea gustatuko litzaiguke. Hau da, garezurretik kanpo jarduten duten gailuen bidez. Gaur egun, mundu mailako ekimen ugari daude helburu horiek  lortzeko.

Hitzaldi honetan, neuro-teknologien oinarriak azalduko ditugu. Era berean, neuro- eskubideez ere hitz egingo dugu. Neuroeskubideak teknologia horiek har ditzaketen bide ilunetatik babesteko giza eskubideen deklarazio unibertsalari gehitu nahi zaizkion 5 eskubide berri dira.

HIZLARIA

Aitzol Garcia-Etxarri Ikerbasque ikertzailea da Donostia International Physics Centerren. Jakiundeko kide urgazle gaztea da ere.

Aitzol telekomunikazioetako ingeniaria da, eta zientzia fisikoetan doktorea. Javier Aizpuruak eta Pedro Miguel Etxenikek gainbegiratu zuten doktorego-tesia, eta 2010eko doktorego-sari berezia eman zioten. Ondoren, Stanfordeko Unibertsitatean 4 urtez lan egin zuen ikertzaile gisa. 2015ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fellows Gipuzkoa laguntzari esker, Donostiara itzuli zen bere ikerketa-taldea osatzeko.

Gaur egun, Aitzol DIPCko nano-fotonikako taldearen buru da, non 10 bat ikertzailek argiaren eta nanopartikulen arteko interakzioa aztertzen duten. Ikerketa horiei esker, teknologia optiko berriak garatu ahal izan dira, biomedikuntzaren eta konputazioaren arloan aplikazioak dituztenak.

Gaur egun, beste abentura zientifiko batzuen artean, Aitzol “nanoneuro” proiektuaren buru da. Proiektu honek nanopartikulak erabili nahi ditu izaki bizidunetan jarduera neuronala modu seguruan eta ez-inbaditzailean erregistratu eta beharrezkoa denean moldatzeko.

Bestalde, Aitzol zientzia dibulgatzailea ere bada. Besteak beste, dibulgazio-hitzaldi ugari ematen ditu eta mota askotako zikloetan partzen du. Euskadi Irratiko Baipasa saioko kolaboratzaile izandakoa da, eta aldizka JotDown Magazine bezalako argitalpen kulturaletan parte hartzen du. “Harrotasuna zientzian” ekimenanaren sortzaileetako bat da.

Ekitaldiaren xehetasunak