
Eguna: Maiatzak 12
Ordua: 10:00
Lekua: Arrasateko Kulturate
Maiatzak 12an, goizeko 10:00tan Arrasateko Kulturaten, Goienagusiko batzar orokorra egingo dugu. Hau urteko bigarrena izango da, eta bertan Zuzendaritza Batzorde berriaren izendapena egingo da. Martxoko batzar orokorrean azaldu genuen bezela, ezinezkoa zaigu hau martxoan egitea, eta ikasturte bukaeran egitera derrigortuta gaude. Azkenengo urteetan ohitura dugunez, bozketa mugikorraren bidez egingo dugu
Honez gain, beste puntu hauek jorratuko ditugu:
- Bazkideen txostena aukeztuko dugu: altak, bajak, herrien araberako distribuzioa, genero araberakoa, azken urteotako bilakaera, …
- Urtean zehar egindako jarduerei gainbegiratu bat emango diegu:
- HItzaldiak nola antolatu diren, zer erantzun eta zer balorazio izan duten, hizkuntza edo herriaren arabera nola antolatu ditugun.
- lan talde bakoitzeko deskargu moduko bat egingo dugu, arlo bakoitzean konparaketa bat eginaz, jarduera bakoitzak zer erantzun izan duen harrera aldetik, zeintzuk izan diren jendetsuenak eta zeintzuk ez, zeintzuk izan diren baloratuenak, eta zeintzuk jaso duten balorazio bajuena.
- Eta baita, zer kexa jaso ditugun zuek, bazkideok, egindako balorazioetan.
Ekitaldia bukatu eta gero, kafea hartzeko aukera izango dugu Kulturateko klaustroan.
Ekitaldia partekatu
