OHIKO BATZAR OROKORRERA DEITU DU GOIENAGUSIk

  • MARTXOAK 27, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate– ARRASATE

Goienagusik 2022 urteko ekitaldia eta 2023ko plangintza aztertuko ditu, Martxoaren 27an goizeko 10:00tarako Arrasateko Kulturaten deituko duen Ohiko Batzar Orokorrean.

Lehenik eta behin, 2022ko kudeaketa txostena eta urteko kontuak aztertu ondoren onartzera eramango dira.

Bestalde, 2023ko ekitaldira begira Zuzendaritza Batzordeak aurkezten duen plangintza orokorra ikusi eta, batera doazen sarreren eta gastuen aurrekontua eta dagokion urte osoko kuota ezartzea onartzea proposatuko da.

Bukatzeko, Zuzendaritza Batzorde mahaikide berri izango diren hautagaiak aurkeztu eta baieztatu beharko dira bere agintaldia ekainetik aurrera indarrean izateko.

Hau dela eta, deialdia, gai zerrenda eta bilerarako bestelako dokumentazioa e-mailaren bidez jasoko dute bazkideek martxoaren erdialde inguruan.

Batzarraren ondoren mokadutxo bat elkarrekin partekatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldiaren xehetasunak