OIER ARAOLAZA: Euskal Dantza, euskaldunon gorputz hizkuntza.

  • 2025ko Abenduak 17, eguaztena
  • 10:00
  • Gaztelekua – OÑATI

HITZALDI DANTZATUA

Zergatik egiten dugu dantzan gizakiok? Zertarako? Berbaz euskaraz, gazteleraz ala frantsesez aritzen garen moduan, dantzan ere baditugula hizkuntzak defendatuko dugu saio honetan, eta beraz, euskara euskaldunon hitzezko lengoaia den moduan, euskal dantza euskaldon gorputz-hizkuntza dela. Dantza hizkuntza bada, horrek esan nahi du kontuak esan daitekezkeela dantzaren bidez? Baina zein kontu? Dantzak gorpuztu dituen esanahietako batzuk identifikatzen saiatuko gara. Eta bidean, euskaldunon eta euskal kulturaren historian dantzak izan duen garrantzia azaleratzea nahi genuke.

HIZLARI eta DANTZARI

Oier Araolaza dantzaria da, eta Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetan aritzen da gaur egun. Dantzan elkartearen zuzendaria da. Gizarte Komunikazioan doktorea EHUko Mikel Laboa Katedraren babesean, Antropologia graduatua, Informazio Zientziak lizentziatua, Musikologian ikasketa aurreratuak eta Artearen eta Musikaren Historian ikertzaile nahikotasuna eskuratu ditu. Euskal dantzaren komunikazioan aritzen da dantzan.eus hedabidean.

Dantzan elkartea euskal dantzaren sustapenean eta dibulgazioan aritzen den elkartea da, euskal dantzazaleek sortua 2001. urtean eta euskal dantzaren dokumentazioan, ikerketan, sustapenean eta komunikazioan aritzen dena, bai dantzan.eus atariaren bidez, bai aurrez aurreko saioen bidez ere.

Ekitaldiaren xehetasunak