
- 2026ko MAIATZAK 11, astelehena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
HITZALDIAREN LABURPENA
Haur Eskubideei buruzko Konbentzioa 1989an onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak, eta mugarri bat ezarri zuen: lehen aldiz, munduak —gutxienez paperean— haurrak zaindu, babestu eta entzuteko konpromisoa hartu zuen, besterenezinak diren eskubideak aitortuta.
Edonola ere, gaur egun 520 milioi haur baino gehiago bizi dira gatazka armatuen eraginpean: bost haurretatik bat, eta, urtez urte, gora doa kopuru hori. Gerrak, krisi humanitarioak, pobreziak edo klima-krisiak pertsona guztioi eragiten digute, baina ez modu berean: haurrak dira katebegirik ahulena eta, aldi berean, babes-eragin handiena eskatzen duena.
Hitzaldian aztertukuo dugu zer esan nahi duen gaur egun haurren eskubideak bermatzeak, munduan eta hemen.
HIZLARIA
Pilar Kaltzada Gonzalez, kazetaria eta komunikazio-estrategian aditua da, eta gaur egun Save the Children erakundeko presidentea.
Linking Ideas komunikazio eta estrategia-enpresako sortzaile-zuzendaria da. Ibilbide luzea du komunikazioan eta aholkularitzan, bereziki berrikuntzaren, euskararen normalizazioaren eta estrategia korporatiboen arloetan. Askotariko hedabideetan ere kolaboratzailea da, eta baita EnpresaBIDEA euskarazko ekonomia-egunkariaren sortzailea ere.
Erakunde publiko eta sozialekin lankidetza estuan aritu da, proiektu eraldatzaileak diseinatzen eta gidatzen.
