DANTZA TAILERRA: Ihauterietako dantzak, fandangoa eta arin-arina.

Dantza jarduera fisikoaren, elkarreragin sozialaren eta buruko estimulazioaren konbinazio ezin hobea da. Entrenamendu bikaina da; osasun fisiko eta mentalaren onurak sustatzen ditu; harreman sozialak indartzen ditu eta norberarenganako konfiantza hobetu ditzake; estresa eta depresioa murrizten ditu; erlaxazioa sustatzen du; norberaren adierazpenerako eta sormenerako irteera zoragarria da; eta dibertigarria da !!

Dantza herrikoiak (plaza dantzak), bestalde, bereziki egokiak dira, eta aproposak, adineko pertsonentzat. Hori dela eta, Ikastaro berri bat antolatuko da, Goienagusiko bazkideei eta hauen etxeko edo lagunei zuzenduta, xehetasun hauen arabera:

  • IRAKASLEA: OIHANE VICENTE, dantza irakaslea.
  • ERAKUTSIKO DIREN DANTZAK: Ihauterietako dantzak, Fandangoa eta Arin-arina. 
  • MAILA: Oinarrizkoa
  • IRAUPENA: 5 saio (ordu eta erdikoak).
  • EGUTEGIA: Urtarrilak 9, 16, 23 eta 30 eta Otsailak 6 (astearteak)
  • ORDUTEGIA: 10:00-tik 11:30-etara.
  • HIZKUNTZA: Euskeraz
  • LEKUA: Arrasaten, Portaloi Elkarteak Kulturolan duen aretoan.
  • Bazkideen lagun eta etxekoei zabalik dago.
  • IKASLE KOPURUA: gutxienez 14, gehienez 22
  • MATRIKULAREN KOSTUA: 25 €
  • ORDAINKETA: Abenduaren 18ko (Arrasate) eta 20ko (Oñati) saioetan.
Ekitaldiaren xehetasunak