
- 2025ko URRIAren 16a, osteguna
- Arratsaldeko 18:30tan
- OÑATI – Santa Ana Antzokia
GAIA
Hizlariak pasa den urtean ondoko liburua aurkeztu zuen: Euskaldun fededun (Elkar, 2024). Historiako liburu bat da, hamahiru kapitulutan banatzen da eta bakoitza saiakera independente bat da, baina guztiak sakoneko lotura bat dute, galdera hau: Zertan datza euskaldunen, Euskal Herriaren identitatea? Galdera horren erantzunaren bila Historiari begiratu behar diogu, eta hor ikusten dugu erlijio katolikoak egundoko garrantzia izan duela gure identitatean, baina ez betidanik, baizik eta garai historiko zehatz batean, gutxi gorabehera 1800-1960 bitartean. Periodo horretan, horretan bereziki, ez lehenago eta ez geroago, ideologia oso bat sortu eta guztiz hegemonikoa izan zen, euskaldun fededun ideologia; horretan laburbiltzen zen orduan euskal identitatea. Gero, 1960tik aurrera, ideologia hori krisian sartu zen eta, gaur egun, oso marginala da. Hitzaldian gai horretaz hausnartuko da.
HIZLARIA
Pruden Gartzia Isasti (Oñati, 1964) Filosofia eta Letretan doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomotik, Historia Intelektualaren esparruko tesi batekin: La España metafísica: Lectura crítica del pensamiento de Ramón Menéndez Pidal (1891-1936).
Profesionalki bibliotekaria da, gaur egun Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka eta Artxiboko zuzendaria; hori baino lehenago Oñatiko Udal Liburutegiko bibliotekaria izan zen.
Euskaltzain urgazlea.
Ondoko liburuen egilea:
Historia, zientzia ala literatura? : historiari buruzko gogoeta sorta [edit. elkarlanean] (UEU, 1995)
Lazarraga: Ernazimentua euskaraz (Pamiela, 2004)
La España metafísica : lectura crítica del pensamiento de Ramón Menéndez Pidal (1891-1936) (Euskaltzaindia, 2004)
Jose Antonio Arana Martixa [elkarlanean] (Eusko Ikaskuntza, 2011)
Nafarroako auziaz (Elkar, 2015)
Bai, jauna, bai : Fisika euskaraz! : Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez [edit. elkarlanean] (UEU, 2018)
Nazionalismoa eta Kultura : Entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde (UEU, 2020)
Euskaldun fededun: Peru Abarkatik Gorrotoa legera (Elkar, 2024)
