RAMON OLASAGASTI eta UNAI UGARTEMENDIA: Euskal Mendizaletasuna. Bilakaera eta komunikazioa.

  • 2.023-ko AZAROAK 22, Eguaztena
  • Goizeko 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI

Euskal mendizaletasunaren urterik oparoenen berri emateko asmoarekin gerturatuko dira Olasagasti eta Ugartemendia Oñatira. Lehen euskal espedizioetatik gaur egunera arte izan duen bilakera izango dute hizpide, eta artean, komunikazioaren bilakaera ere jorratuko dute.

RAMON OLASAGASTI

(Berrobi, 1972). Kazetaria ikasketaz, gaur egun mendiko berriemale lanetan ari da Berrian, itzulpengintzako lanekin uztartuz. Mendia du zaletasun nagusietako bat, batez ere mendiko bizikleta, mendiko eskia eta iraupen eskia. Kazetari-jardunean, 1994tik 2007ra mendiko informazioaren ardura izan zuen Euskaldunon Egunkarian eta Berrian. Eta 1999tik 2003ra Mundumira gehigarria koordinatu zuen.

Hainbat liburu argitaratu ditu: Mendiminez (Elkar, 2007, Tene Mujika Kazetaritza Beka), mendian hildako hainbat euskal mendizaleren biografia liburua; Manuel Iradier: Afrikako arimaren esploratzailea (Elkar, 2009); Sei arrasto Eskandinavian (Informart, 1999), Aramaioko Sagitario bidaia kroniken lehen saria; Hiru pauso, hiru norabide (Letxukale, 1999), Josu Iztueta eta Aitor Elduaienekin batera argitaratua. Josune Bereziartu. Hatz puntak (Kutxa, 2004).

Haur literaturan hiru lan ditu argitaratuak: Sugaar (Elkar, 2014), Haur Literaturako Lizardi Saria; Ipurtargien herrian (Elkar, 2014) eta Sasiolako errotaria (Erein, 2018), Haur Literaturako Lizardi Saria.

Azken urteotan, euskal mendizaletasunaren historiako zenbait pasarte komiki formatuan argitaratzeko egitasmoan ari da lanean, gidoilari, Cesar Llaguno marrazkilariarekin batera. Orain arte bi lan eman dituzte argitara: Everest: herri oso bat gailurrean (Sua edizioak, Mendifilm, 2018), Iñurrategi anaiak: mendiari bihotz emanak (Sua edizioak, Mendifilm, 2020), Andres Espinosa: Bakarrik eta libre (Sua edizioak, Mendifilm, 2022).

UNAI UGARTEMENDIA

(Andoain. 1975). Arotza ikasketaz, gaur egun mendiko berriemale lanetan ere ari da Berrian. Mendia du zaletasun nagusietako bat, batez ere mendiko lasterketak. Hainbat mendiko lasterketetan ere hizlari moduan aritzen da gaur egun.

2012an hasi zen komunikazioa jardunean euskaltrail.com webgunean. 2014az geroztik, Euskal Herriko hainbat hedabideetan kolaborazioak egindakoa da, besteak beste Euskadi Irratian eta Radio Vitorian. 2014tik 2019ra bitarte, mendi lasterketetako euskal selekzioaren nondik norakoak ere idatzi zituen Ternua etxearentzat. 2019an eta 2020an, Euskal Mendi Federazioko prentsa arduraduna izan zen.

2020an, Iker Karrera mendi korrikalariari buruzko Bidea ipar liburua idatzi zuen Desnivel argitaletxearentzako. 2021n, liburua kastellanora itzuli zuen Cabeza de Karrera izenburuarekin.

 

Ekitaldiaren xehetasunak