SAIOA DOMINGO: Medikamentuen ingurumen inpaktua

  • 2026, Maiatzak 4, Astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

GAIA

Medikamentuak beharrezkoak dira gure osasun eta ongizatea bermatzeko eta geroz eta gehiago erabiltzen ditugu gure inguruan eta mundo mailan ere. Gizakietan ez ezik, animaletan ere erabiltzen ditugu botikak (abeltzantzan eta maskotetan). Tamalez, batzuetan medikamentuek albo ondorioak sortzen dizkigute, eta horiek ekiditeko edo lantzeko badago jakintza arlo bat, farmakozaintza izenekoa.  Baina zer dakigu medikamentuen ingurumen-inpaktuari buruz? Erabiltzen ditugun botikek eraginik al dute ingurumeneko organismoetan? Eta hala bada, zer egin dezakegu hori ekiditeko? Arazo larria ote? Galdera hauek jakinmina piztu badizute ez galdu maiatzak 4ko hitzaldia, Arrasateko Kulturaten ikusiko dugu elkar!

HIZLARIA

Saioa Domingo Echaburu Debagoieneko ESIko farmazia zerbitzuko arduraduna da. Farmazian doktorea da (EHU, 2022) eta “Basque Sustainable Pharmacy and Biotherapy” ikerketa taldeko kidea. Euskadiko Medikamentuen gaineko Ikerkuntzako Batzorde Etikoko kide izan da 11 urtez eta Europako Ospitale Farmaziako Elkarteko ingurumen-jasangarritasuna lantzeko taldeko kidea da.

Ekitaldiaren xehetasunak