SANTI UGARTE eta IÑAKI LEIZEAGA: Gure inguruko kobazuloak

  • 2026ko OTSAILAK 25, eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA

HITZALDIA + DOKUMENTALA

Emanaldiak bi zati izango ditu. Hasieran, Aizkorri mendikatearen inguruan kobekin eta leizeekin orain arte izan dugun harremana azalduko dugu. Kobazuloei buruz argi apur bat ematen saiatuko gara. (30’)

Ondoren, Zuloan zu? filma erakutsiko dugu (23’) Dokumental honek lehen saria lortu zuen Bartzelonako 7ª Nit de la Imatge Subterrània 2024 festibalean. Hau da Aloña Mendik egiten duen bigarren filma, aurrekoa Urzulo izan zen. Zuloan zu? filmaren bitartez, Aloña Mendi espeleologia taldeak Arantzazuko (Gipuzkoa) santutegitik gertu dagoen kobazulo baten esplorazioa kontatzen du. Ustekabeko agerpen batek espeleologoak harrituko ditu, agerraldi honekin aurrera jarraitzeko indarra berreskuratzen dute.

HIZLARIAK

Santi Ugarte eta Iñaki Leizeaga

Espeleologia talde gutxi daude Euskal Herrian Aloña Mendi Espeleologia Taldeak (AMET) duen ibilbide luzearekin. Gure taldea 1968an sortu zen Aloña Mendi Kirol Elkarte barruan. Gaur egun bertan jarraitzen dugu. Hizlariak ere aspalditik dabiltza espeleologia arloan. Santiago Ugarte berrogei urte inguru ibili da AMETen eta Iñaki Leizeaga, lehen Eibarko CDEan hamabost urte ibilita, orain dela bost urte dabilela AMETen.

Ekitaldiaren xehetasunak