SANTIMAMIÑE KOBA/URDAIBAIKO BIRD CENTER BISITA

  • Eguna: 2025eko azaroak 11, asteartea
  • Nora: Santimamiñe koba eta Urdaibai Bird Center
  • Joan etorria: Autobusez
  • Prezioa:
    • Bazkideak: 20 €
    • Ez bazkideak: 25 €
  • Izena emateko egunak: Urriaren 27tik azaroaren 3ra
  • Irteera ordaintzeko:
    • Transferentziaz (Goienagusi Kultur Elkartea onuradun) kontu hauetako batean:
      • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
      • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
    • OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
  • Bisita gidatuen hizkuntza: Euskaraz eta Gazteleraz
  • Gehienezko kopurua: 50 pertsona

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

  • Eskoriatza- Akeita 09:30
  • Aretxabaleta- Azbe 09:35
  • Arrasate-Udaltzaingoa 09:45
  • San Prudentzio 09:55
  • Bergara-Bus geltokia 10:00
  • Itzulera 17:00

EGITARAUA

    • 11:00 Santimamiñe koba bisita 2 taldetan (euskeraz eta gazteleraz)
    • 12:30 Busa Urdaibaiko Bird Center-rera
    • 13:00 Urdaibaiko Bird Center: 1. Talde bisita
    • 13:30 Urdaibaiko Bird Center: 2. Talde bisita
    • 14:00 Busa Gernikara
    • 14:30 Bazkaria: Gernikako SASOIE jatetxean (bertan aukeratutako menua)

 

SANTIMAMIÑE KOBA

 Santimamiñe koba inguru paregabean dago: Urdaibaiko arroaren eskuinean, Ereñozar mendiaren magalean.

Kobako labar-pinturak ezustean aurkitu zituzten 1916an, gazte batzuen jakin-minaren ondorioz. Hainbat animalien (bisontea, zaldia, ahuntza, oreina eta hartz arrea, esaterako) irudiekin osatutako labar-pintura garrantzitsua jasotzen du kobazuloak.

Santimamiñeko haitzuloak ederrak dira oso geologiaren ikuspuntutik; estalagmitak eta estalaktitak ugari ditu, eta batzuetan, gainera, batu egiten dira, haitzulo guztian zutabe bikainak osatuz. Gainera, hormetan konkrezio mantu ederrak ditu. Horiek, batzuetan, kaltzio karbonatozko gortina finak sorrarazten dituzte – zenbaitetan zuriak, beste zenbaitetan gorrixkak – urek daramaten burdin oxido karga dela eta.

2006az geroztik haitzuloak itxita daude. Hala ere, ordu eta erdiko bisitaldi gidatuetan parte hartzeko aukera badago.

Hasteko, bisitariek kobazuloaren sarrera (40 metro, gutxi gorabehera) eta aztarnategia ikusiko dituzte. Aldi berean, ingurune ederraz gozatzeko parada ere izango dute. Ondoren, Santimami baselizara joango dira. Interpretazio zentroa jarri dute bertan, eta ibilbide birtualari esker, Santimamiñeren barrualdea (tartean, labar-pintura ospetsuak) hobeto ezagutu ahalko dute.

URDAIBAI BIRD CENTER

 Urdaibai Bird Center naturaren museo bizia da, jendaurrera irekita dago hegaztiez eta horien migrazioez gozatzeko. Ekipamendua bera, paduraren behatoki aparta da eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatzen da.

Zentroan bertan, ikerketa eta dibulgazio taldeak bildu eta koordinatzen dira, eta, horrela, bisitariak hegaztiei buruz garatzen diren proiektuen lekuko pribilegiatuak dira.

Zentro bizia da; inork ez daki egun berriak zer ekarriko duen, izan ere, hegaztiek zehazten dute Zentroaren norabidea.

Urdaidai Bird Center zabalik dago Atlantiko ekialdeko migrazio-bidean dauden hezeguneetako hegaztien azterketan interesa duten beste zentro batzuekin lankidetzan aritzeko.

 

ANTOLAKETA

 SANTIMAMIÑE KOBARA BISITA:

Santimamiñeko kobara bisita 11:00etan hasiko da eta 1:30 iraungo du.

Bi taldetan banatuko gara aukeratutako hizkuntzaren arabera.

Elkargunean, gidari lanak egiten dituen pertsonak antolatzen ditu taldeak. Handik artadian gora abiatzen da, behatoki txiki batean geldialdi bat eginez kobazuloa inguratzen duen ingurune naturala ezagutzeko.
Kobazuloaren barruan gaudela, atondoa ikusiko dugu, arkeologia-indusketa lanak egiten ari diren tokia. Labar-pinturak gordetzen dituzten aretoak ez dira bisitatzen, hondatu ez daitezen. Berriro jaisten da, eta, azkenik, Proiekzio Aretoan kobazulo eta santutegi paleolitiko osorako ibilbide birtuala egiten da, 3Dtan.

Bisita bukatzen denean autobusa hartuko dugu BIrd Centerrera joateko.

URDAIBAIKO BIRD CENTERRERA BISITA

Bi taldetan banatuko gara. Talde bat 13:00etan sartuko da eta bestea 13:30ean.

Bisitak ordubete iraungo du. Bertan erakusketa autogidatua, teleskopiodun behatokia aditu batekin, 18 metroko dorrea … ezagutzeko aukera izango dugu.

 

Bisita bukatu eta autobusean Gernikara  joango gara. Han Sasoie tabernan bazkalduko dugu.

 

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2025 - 11 - 11 11:00
  • Kategoria