TAILERRA: Euskara zorrotz, hizkera bizi

3 saioko TAILERRA

“Euskara zorrotz, hizkera bizi”

Tailer honen helburua egunorokoan darabilgun hizkera zorroztea eta biziagotzea da, gure komunikazio maila hobetzeko.

Teorian baino, praktikan zentratutako ikastaroa izango da.

ZER DELA-ETA

JOXERRA GARZIA

“Euskaraz badakigun arren, badaukagu baita ere zer ikasi eta zertan hobetu. Tamalez, sarri asko, denok edo gehienok, inguruan diren erdal hizkuntza –frantzesa edo espainola- indartsuen eraginez, muga dezente izaten ditugu euskaraz ganoraz aritzeko hainbat arlo eta kontuetan, eta erderakadak sartzen ditugu –‘tokian-potian’- gure hizketan, komunikazio maila pobretuz.

Koldo Mitxelena zenak zioen bezala, hizkuntza eta aizkora berdin ebaluatu behar dira: ebakitzeko balio badute dira onak. Eta, jakina, ebakiko badute, zorroztu beharra dago.

Horixe da ikastaro/tailer honen helburua ba: lokuzioen bidez, modu atseginean eta talde giro jatorrean, gure euskara zorroztea eta  biziago egitea.

Ameskeria litzateke pentsatzea 6 orduko jardunean euskara guztiz zorroztea lortuko dugula. Ordea, mintegian parte hartzen duzuenoi euskara zorrozten jarraitzeko modu bat, sistema edo arrasto batzuk eskainiko zaizkizue, sekula amaitzen ez den zorrozte lanean gero bakoitzak bere kabuz jarraitu ahal izan dezan”

IRAKASLEA

Joxerra Garzia (Legazpi, 1953)

Idazlea, kazetaria eta EHUko irakasle-ohia. Arrasateko Ikastolan irakasle izana 1975-1979 bitartean. Komunikazioan eta bertsolaritzan aditua. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izandakoa. Literaturgintzan hainbat arlo landu izan ditu eta 2009 urtean Antton Abadia saria jaso zuen. Zabalago hemen.

XEHETASUNAK

IRAUPENA: 3 saio (bi ordukoak).

EGUTEGIA: Otsailak 20, 27 eta Martxoak 6 (ostegunak)

ORDUTEGIA: 10:00 – 12:00

LEKUA: Arrasaten, Kulturaten

MATRIKULA:

  • Goienagusiko bazkideak: 20 €
  • Ez bazkideak: 25 €

IZENA EMATEA: Formularioa betez, edo goienagusi@gmail.com helbidera idatziz.

ORDAINKETA MODUA: Goienagusiren k/k-ra transferentzia:

  • Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

ZALANTZAK: 606 702 492 telefonora deituz argituko dira.

 

Ekitaldiaren xehetasunak