
- AZAROAK 8, 15 eta 22 (3 x martitzenak)
- Ordutegia: 10:00-12:00
- Iraupena: 6 ordu
- Udal Euskaltegiaren ondoan (Bidebarrieta, 18) – OÑATI
- Hizkuntza: Euskara
- Taldea: 20-25 ikasle
- Prezioa: 15 €
- Irakaslea: Joxefe Diaz de Tuesta
Ikastaro praktiko honetan telefono mugikorrak argazkiak egiteko eskaintzen dituen aukerak ikusiko ditugu. Telefonoko kameraren eta aplikazioen funtzionamendu egokia ikasi, eta gure sormenak aurki ditzakeen oztopoak gaindituz lan egiten jardungo dugu.
Helburuak
- Telefonoko argazki kameraren erabilera ezagutu
- Argazki hobeak egiten laguntzeko oinarriak
- Sormena bultzatzu
- Partaidetzarako espazioak sortu
Egitaraua
- Sarrera
- Zergatik egin argazkiak telefonoarekin
- Argazkigintza zertan den: Argazkigintza gaur egun eta Telefonoa
- Argazkiak egitea: Oinarrizko teknikak (telefonoko kamara, iPhone – Android) eta Teknika aurreratuak, Lightroom edo Snapseed)
- Oinarrizko kontzeptu praktikoak: Prestakuntza teknikoa eta Konposizioaren legeak
- Gaiak: Paisaia, Erretratoa eta Kale argazkigintza
- Sare sozialak
- Telefonoaren osagarriak
- Aholku orokorrak (10 minutu)
- Praktika telefonoarekin: Argazkiak egitea, Argazkien edizioa eta Argazkien kudeaketa
Ekitaldia partekatu