THIERRY BISCARY: Kantu eta kontu emanaldia

  • 2025ko APIRILAK 9, eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA

THIERRY BISCARY (KANTARIA ETA PERKUTSIONISTA) 

Thierry Biscary (Behe Nafarroa) ibilbide luzeko musikaria da, eta hainbat taldetan kantari aritu ostean, Kalakan taldea sortu zuen 2009an Paxkal Indorekin batera. Azpimarratzekoa da MDNA Tour mundu mailako bira Madonarekin 2012an.

2018an, berriz, bakarkako bideari ekin zion; hala metalezko tresnekin eta kantari talde batekin Manez eta Kobreak diskoa plazaratu zuen urte horretan, eta Muda izeneko bere bigarren diskoa 2020an.

Musika tradiziolana, munduko musika eta musika klasikoa jorratzen ditu.


THIERRI BISKARY-ren hainbat kanta (bideo)

– 100 ALARGUNEN DANTZA 

– LARREAN AMOROSKI (Manez eta Kobreak taldearekin)

– BADAKIZUIA MARITXU (etb-Biba zuek)


SEMINARIXOKO EMANALDIA

Seminarixoan bakarka arituko da Thierry. Ordu betez luzatuko den emanaldian zehar, azken urteotan argitaratu dituen (Manez eta Kobreak, Manez B. eta Muda) disken hainbat kanta aurkeztuko dizkigu, haien sormen prozesuak, eta beste zenbait kontu ere, aipatuz.

Hala, sentikortasunezko Euskal Herri poetiko bat deskubrituko digu, egiazkoa eta asmatutakoa.


LEKUKOTASUN INTIMOA

Ikuskizun honetan kantariak lekukotasun intimo bat eskainiko digu; Bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen biziparteak kontatuko ditu.

Hartarako bertsolari batzueri alegia eta kondaira horiek idaztea eskatu die: Jon Maia, Uxue Alberdi, Xabier Euzkitze, Aurelia Arkotxa edo Itxaro Borda-k ondoko pertsonaiak biziarazi dituzte:

– Joana gazteak Behorlegitik joaiteko beharra eta nekezia dauka,

– Baigorriko laborari batek semearen bizitza bere ordez kudeatu nahi luke,

– Arnegiko Martin Beltza buhamea etxaldez etxalde eske ibiltzen da,

– Bermeoko alargunek zoritxarra gainditzeko dantzatzen dute,

– Ñakosa Aturri ibaian itotzen da urteak pasa ondoren Manezen ondoan,

– Elizondoko bi alargunek beren bakardadea batzea deliberatzen dute.

– ……..

    ‘ Kantu horiek lurrarekin dudan harremana aipatzen dute : errotu edo abiatu, joan eta aske izan edo egon eta betikotu. Halaber, besteekin dudan harremana galdezkatzen dut : komunitate baten parte izan edo bazter izan ? Zer urruntasuna hartu besteen entzuten egoiteko, erraiten dena eta erraiten ez den guzia onartzeko ? Nere ezberdintasuna eta nortasuna nola onartu ? ‘

Ekitaldiaren xehetasunak