
- Eguna: 2024ko Abenduak 5, osteguna
- Ordua: 10:00 – 12:00
- Lekua: Txillida Leku Museoa
- Joan-etorriak: Autobusez
- Ordaina:
- Bazkideak: 10€
- Ez Bazkideak: 11€
- Transferentziaz Azaroak 26 baino lehenago kontu hauek aukeran:
- Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
- OHARRA: Ez dira onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
- Transferentziaz Azaroak 26 baino lehenago kontu hauek aukeran:
- Izena emateko lehen eguna: Azaroak 18
- Izena emateko azken eguna: Azaroak 25
- Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 60 pertsona
- Bisita gidatuen hizkuntza: Euskaraz eta Gazteleraz
AUTOBUSAREN ORDUTEGIA
- 08:45 Eskoriatza Akeita
- 08:50 Aretxabaleta Azbe
- 09:00 Arrasate Udaltzaingoa
- 09:10San Prudentzio
- 09:15 Bergara Bus geltokia
EGITARAUA
- 10:00 – 11:00 Bisita gidatua
- 11:00 – 12:00 Denbora librea geure airera museoan pasiatzeko eta Lurra Cafe tabernan zerbait dastatzeko
- 12:00 Itzulera
TXILLIDA LEKU
Chillida Leku museo berdingabea da, artelan handi gisa sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak. Obrek monumentu-itxura badute ere, lekua giza eskalan eginda dago, artistak betidanik egin baitzuen lan eskala horrekin: pertsona hartu zuen Chillidak bere lanaren neurri gisa.
Museoa modu desberdinetan arakatu daitekeen espazio ireki handi gisa pentsatuta dago. Hori dela eta, ez dago ibilbide zehatzik. Artistaren filosofiari jarraituz, bisitariak espazio artistiko hau miatu ahal izango du, bere intuizioari gidatzeko aukera emanez, obren “usaina” jarraituz, Chillidak bere lan prozesua izendatzeko erabili zuen termino poetikoa jarraituz: “Usain batek gidatua”.
100 urte betetzen dira Eduardo Chillida jaio zela. Azaroak 27an, Nausica Sanchez-ek, Txillida Leku museoko ikerketa eta hezkuntza saileko zuzendariak, hitzaldi bat eskaini behar digula aprobetxatuz: Chillida, 100 urte, Eskultore amets-forjatzailea, Txillida Lekura bisita antolatu dugu.
Bisita gidatua egiteko 20ko taldea osatu behar da gehienez. Izena ematen dugun persona kopuruaren arabera hainbat talde osatu daitezke, batzuk bisita euskaraz eginik eta besteok gazteleraz.
