URTZI URRUTIKOETXEA: euskeldune ixetie indixue ixetielakue da

  • 2026ko Urtarrilaren 28a, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI

GAIA

Joseba Sarrionandiaren Kiromantzidxa poematik hartutako izenburu horrek bazterrean etengabeko ihesean dagoenaren irudia dakarkigu. “euskeldun jaidxo eskero esta arritzekue gero suerte eskasas bisitzie”. Euskaldun jaiotzeak eta euskaldun bizitzeak aparteko begirada bat lantzea ere badu, horratik, munduan edonon konexio berezi bat piztea hizkuntza debekatu dieten, eta hizkuntza biziberritu nahi dietenen artean. Kazetari bezala, idazle bezala, munduko txoko askotan egoteko zoria izan dut, Istanbuldik Washingtonera, Johannesburgetik Manilara. Beti euskaraz, eta euskaratik, beste hizkuntza batzuetako ahaleginak jasoz. 25 urte baino gehiagoko ibilbide honetan ezagututako esperientzia interesgarrienetako batzuk ekarriko ditut, Kaukason edo Ekialde Hurbilean hasita Trumpen AEBn oraindik hemen daudela aldarrikatzen duten txeroki, mohawk edo lakotenganaino. 

HIZLARIA

Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo, 1977), Ikusentzunezko komunikazioa ikasi, gazterik literaturan ibili eta kazetaritzan aritu da. Adierazpen askatasunaren aldeko Euskal PEN elkarteko kide eta lehendakari izan zen 2012tik 2021era, eta PEN Internationalen Itzulpengintza eta Hizkuntza-Eskubideen batzordeko burua da gaur egun, hizkuntza indigenetako literaturak bultzatzen. Berriki arte Washingtonen, Estatu Batuetako hiriburuan bizi izan da, Donald Trumpen etorrera eta bigarren agintaldia bertatik bertara biziz, eta GARA egunkarirako idatziz. Egun, GARABIDE elkartean dihardu munduko hizkuntza indigenen biziberritzea sustatzen.

Urtzi Urrutikoetxea. Wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Urtzi_Urrutikoetxea

Ekitaldiaren xehetasunak