UXUE OTXOA: ‘Psikologia, errendimendua eta ongizatea’

  • AZAROAK 21, Astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

UXUE OTXOA, arrasatearra, kirol psikologoa eta errendimendu handiko bideratzailea da.

EHUn (Donostia) graduatu zen Psikologian eta Unibertsitate berean (Leioa) lizentziatu zen Publizitatean eta Harreman Publikoetan. Gerora hainbat master (‘Osasun Orokorreko Psikologia’, ‘Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Psikologia eta Coachinga’, …) eta ikastaro ditu eginak.

Kirolgi erakunde publikoarekin lankidetzan aritu izan da kirol-psikologo gisa.

Gaur egun kontsulta pribatua dauka, Arrasaten, non kirol eta enpresa arloan lan egiten duen, bakarka zein taldeka, adin, diziplina eta kategoria desberdinetako pertsonekin. Kirolariek ez diren beste pertsona batzuk ere artatzen ditu eta ondoren talde dinamika deportibo edo enpresarialak egiteko, beraien egoitza edo lekuetara mugitzen da.

Gainera, Irrisarri Business Land (IBL) proiektuan parte hartzen du.

———

Hitzaldia: PSIKOLOGIA, ERRENDIMENDUA ETA ONGIZATEA 

Hitzaldi honetan izenburuan adierazitako hiru kontzeptuak jorratuko dira, hurrenez hurren:

– Psikologia: zer den eta zertan datzan azaldu eta gero, gure garunaren eta emozioen azalpen neurozientifiko bat emango da.

– Errendimendua: Atal honetan arrakasta eta porrotaren arteko elkarbizitzan nola entrenatu gure burua azalduko da, hau baita izan be Uxue Otxoaren lanbidearen ardatz nagusietako bat. Zati hau nahiko dinamikoa izango da, bideo ezberdinekin, eta entzuleei dinamika bat eginaraziko zaie (horregatik, papel eta boligrafo edo rotuladore batekin etortzea eskatzen zaie, posible bada).

– Ongizatea: Plazerra VS zoriontasuna. Ez dira gauza bera eta nahastu egiten ditugu. Horien azalpena emango da. Saioa bideo batekin bukatuko da.

Ekitaldiaren xehetasunak