ALDEKO EZTIA-ra bisita gidatua

  • Helbidea : Uribarri entitatea,10 – Ibarra.
  • Data: maiatzak 4 (euskeraz) eta maiatzak 11(gazteleraz)
  • Ordua : 10:00
  • Iraupena: bi ordu inguru
  • Joan-etorriak: norberaren kontura
  • Prezioa: 6€
  • Izena emateko azken eguna: apirilak 24
  • Parte hartzaileen kopurua: 15 pertsona taldeko

Aldeko Eztia Aramaioko bailaran dago, eta bi parke natural daude inguruan: Urkiolakoa eta Gorbeakoa. Mendialde hauetan aritzen dira erleak naturaren emaitza gozoa xurgatzen.

Ustiaketa errota izandako eraikuntza batean egiten da, XIX mende hasierakoa berau eta orain dela 10 urte eraberritua.

Erlezaintza aukera ederra da oso antzinako langintza batean murgiltzeko: Gaur egun ere Aramaion eta Gorbea inguruetan bizirik jarraitzen duen langintza da, hain zuzen. Erleek Aramaioko bailara eta Gorbeako inguru guztiak zeharkatzen dituzte. Honelako eztia, hain naturala eta hain leuna, benetako gozagarria da.

Erlauntzaren barneko atalak ikusiz, erlearen munduak liluratuko zaitu. Intsektu txiki hauek duten antolakuntza harrigarria ezagutu ahal izango duzu, beren eginkizunak, ekoizpenak (eztia bezala beste produktu batzuk)… Horrela, ezagutzen ez duzun mundu batekin aurkituko zara.

Erlezainak gidatuko gaitu erlauntzak ikustera eta ezti-erauzketarako tailerrera: erleak ikusiko ditugu beren abarasketan eta berauei buruzko azalpenak emango dizkigu, eta eztia dastatu ahal izango dugu.

https://revista.consumer.es/portadas/2023/03/edicion-impresa/digital/#page=45

 

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2023 - 05 - 11 10:00
  • Kategoria