
2026ko Ekainak 19, ostirala
- Ordua: 22:30 (ate irekiera: 20:00etan)
- Lekua: San Mames Estadioa (BILBO)
- Joan-etorria: autobusez
- Gehienezko kopurua: 50 pertsona
- Prezioa (autobusa barne):
- Bazkideak: 56 €
- Ez bazkideak: 61 €
- Izena emateko azken eguna: Maiatzak 14
- Ordainketa transferentzia bitartez, Goienagusiko k/k-ra (edozein):
- Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
- OHARRA: Ordainketa behin-betiko zerrenda dagoenean egin behar da.
Ibilbidea eta ordutegiak:
- 16:00 – Eskoriatza – Akeita
- 16:05 – Aretxabaleta – Azbe – Eroski
- 16:15 – Arrasate – Udaltzaingoaren parean
- 16:20 – San Prudentzio – Bus geltokia
- 16:30 – Bergara – Bus geltokia

EKITALDI HISTORIKOA
Zetak taldeak Mitoaroa III ikuskizun distopikoa taularatuko du ekainaren 19an eta 20an Bilboko San Mames futbol estadioan, aurretik Iruñean (Mitoaroa I) eta Donostian (Mitoaroa II) izan eta gero. Ekitaldi historikoa izango da Euskal Herriarentzat eta euskal kulturarentzat; euskara hutsean egindako ikuskizun batek futbol estadio bat beteko du lehen aldiz.
Ikuskizun honekin itxiko du ZETAKek, Pello Reparazen taldeak, MITOAROA showaren trilogia. Aurrekaririk gabeko iraultza teknologikoak XV. mendera eraman gintuen. MITOAROA I (oraina) eta MITOAROA II (iragana) saioen ondoren, orain, MITOAROA IIIk beste jauzi bat egingo du: etorkizunera begira egingo den ikuskizuna izango da, San Mames euskal kulturaren bozgorailu handi bihurtzeko pentsatua.
Pello Reparaz buru duen taldeak oso ordu gutxian saldu zituen 2026ko ekainaren 20an eskainiko duen kontzerturako txartelak, eta berehala bigarren kontzertu bat iragarri zuen bezperarako, ekainaren 19rako; iragana, oraina eta, azken honetan, etorkizuna jorratu duen ikuskizun errenkadako azken jaialdiak izango dira.
